[Librezale] Statusneten itzulpenean akats txiki bat

txopi txopi a bildua sindominio.net
Ost, Eka 29, 11:11:53, CEST 2011


 On Wed, 29 Jun 2011 08:55:15 +0200, Asier Arsuaga <artsuaga a bildua gmail.com> 
 wrote:
> Pootlen ba al dago kate konkretu bat aurkitzeko modurik? Nola aurki
> dezaket 2011. lerroa pootleko statusnet itzulpenean? Poedit bidez

 Pootlen kate zehatz bat aurkitzeko, nik dakidala ezin da lerro 
 zenbakiaren bitartez egin, baina katearen bitartez bai. Agian ez da hain 
 erosoa, baina egin daiteke. Nik horrela egin dut:

 1) Pootle-en fitxategi hori itzultzen den lekura joan
 http://pootle.librezale.org/eu/statusnet/statusnet-core_eu.po/translate

 2) Bilaketa kutxan, eskuman goian, gezia sakatu eta "Jatorrizko testua" 
 bakarrik markatuta utzi.

 3) Bilaketa kutxan jatorrizko testua idatzi
 %1$s's request for %2$s

 4) Lehenengoan kate egokira ez badoa, "Hurrengoa" esteka sakatu, kate 
 aurkitu arte.

 Kasu honetan, bigarrenean doa kate egokira.

> detektatu dut, euskerako itzulpenean %2$ idatzia dagoela %2$s
> beharrean, s-rik gabe dago alegia.
>  "%1$s's request for %2$s" dioen lerroan dago akatsa. Terminal bidez
> make bat egiteko aukera dudan bezin pronto jarriko dugu euskerazko
> itzulpena http://status.blogsoviet.com helbidean martxan frogarik
> egin nahi baduzue.
>  Mila esker itzulpenean aritu zareten guztioi.

 Kontxo, 100% eginda! Zorionak!

 Txopi.




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago