[Librezale] Software librea 2010 (txostena)
Ander Elortondo
ander a bildua debagoiena.net
Ost, Eka 15, 14:29:31, CEST 2011
Kaixo:
Nik ustez, zorionez, mundua kolorez betea dago eta ez da zuria edo beltza.
Eboluzioa itzela da, datuak pozgarriak: ikus 3.1 grafikoa 20 orrian edo
3.3 21 orrian edo 3.4 edo 3.6....
26 orritik aterata:
"Administrazioak erabilitako dokumentazioan formatu estandar eta irekien
erabilpena
analizatzean, web bidezko dokumentuen argitalpenean agertzen da
erabilpen nagusia, kontu
berezia edukiz erabilerraztasunaren arauak betetzea, esan daiteke bai
2008an bai 2010ean ere
ia kasu guztietan betetzen dela. *Bikaina da gainera kanporako
dokumentazioa sortzea formatu
irekien erabilpena (% 83a lortuz 2010ean, 2008 urtean % 27a soilik
zenean),* baita kanpotik
dokumentazioa eskatzean ere (% 62a 2010ean, %46a 2008an). Barnean
partekatutako
dokumentazioan formatu irekien erabilpena txikiagoa da (%42a 2010an, eta
% 27a 2008an)."
24 orrian: "Bulegotikako pakete libreen erabilpena % 64an aurkitzen da
zerbitzarietan (gehikuntza nabari
bat somatuz), IKTko lanpostuetan % 55rekin eta lanpostu arruntetan %
32arekin."
hemen aipatzekoa da IZFErekin libreoffice 3.3 erabilita lortu genuela
ODF, PDF eta Doc dokuemtuak sortzeko aukera zerbitzarietatik
herritarrengana.
Aurreko hilean foru aldundian izan nintzen LKSkoek IZFEko egituraketaren
inguruko hausnarketa batean. pttx aurkezpen bat jarri ziguten... Bilera
amaitzean udal bateko teknikariak zera esan zidan: "a ze nolako bronka
bota diezun LKS eta aldundikoei programen kontuagatik!"
Argi eta garbi irizten ari zaie mezua, MS office 2007 ez dugu nahi. ezta
beraiek erabiltzea ere, gure askatasuna mugatzen duelako.
beste orri batetik: "Kontabilitate eta kudeaketarako irtenbideen
esparruan, IZFEk bereziki landutako aplikazioak
aurkitzen dira (Java42 programazio-lengoaian garatuta), eta
Administrazio Publikoentzako
eskuragarru daude berrerabiltzeko eta haien beharretara moldatzeko."
Programa honen garapeneko koordinatzaile izan naiz eta
aurkezpen/ikastaroa praktikoa emango dut gizpukoako udal guztientzat
ostiral honetan. Lehen aldiz euskaraz egin ahal izango dugu lan
Gipuzkoako udaletako kontabilitatean, Foru aldundian ez bezala, firefox
bateragarritasuna espresuki zaindu dugu. Sortutako dokumentuak pdf
formatukoak dira eta excel taulak calc programarekin erabiltzekoak
direla ziurtatu da.
aurkezpen teorikoa kubuntu eta libreoffice erabiliz egin nuen donostian
dozenaka eta dozenaka udaletako eta aldundiko teknikarien aurrean. Atzo
egin nuen lehen frogak kontabilitate programa berri honekin, GEW
deritzo, Kubuntu 11.04 erabiliz, eta badabil!!!
Debagoiena beti izan da urruti ņoņostiarrentzat. Ez dakit nork egin duen
txosten hau, baina agerikoa da debagoieneko udal entitateetan ez dela
izan. Firefox nabigatzailea da Arrasaten lehenetsia, thunderbird dago
postu guztietan Debagoieneko Mankomunitatean. Arrasateko itzultzaileak
Ubuntu 10.04 du bere sistema eragilea eta udal sarean integratua dabil.
Aupa Karmel!
Ginux ez zen inon instalatu, dirua bota zen banaketa baten baina....
kristoren abantaila ekarri zuen. Ginux egitearekin batera IZFE
erabiltzaile guztiok linux erabili ahal dezagun prestatu baitzen. Beraz
banaketa ez zen erabili baina linux erabilera ahalbidetu zuen.
Oņatin (ezagutzen dugunok badakigu...) MS office 2007 instalazioak
atzera bota dira.
Libreoffice-ra migrazioa martxan da hainbat herrietan: Errenteri (IZFEn
dagoen udalik handiena), Debagoieneko Mankomunitatea...
Pasai bai da erreferente, Astigarraga beste esparru batzuetan baina
Debagoiena Gipuzkoa dela ados?
Orain korporazio berriak, agintari berriak, ea Bilduk honi ere heltzen
dion..... (zuek zuen inguruan eragiterik?)
edozein tokitan ohiturak aldatzea zaila da, eta funtzionarioen artean....
baina ziur naiz hainbat tokitatik eragiten jarraitzen badugu goazen bide
onetik emaitza errealak laster izango ditugula.
joder bi urtetan erabilera hirukoiztu egin dela, zer nahi dugu ba?
iritsiko da gure ordua, izan gaitezen optimista, eta gogor egin dezagun
denok libre eta euskaldun izan ahal gaitezen!
2011/06/15 10:10(e)an, Gorka Azkarate(e)k idatzi zuen:
> Kaixo Librezaleok,
>
> horra dokumentazio pixka bat:
>
> http://www.gipuzkoa.net/noticias/archivos/Informe_software_libre_2010_EU.pdf
>
> Oraindik ere oso Software Libre gutxi erabiltzen dela ikusten da...
>
> Gorka Azk.
>
>
--
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20110615/ae3104de/attachment-0001.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
A non-text attachment was scrubbed...
Name: ez dago erabilgarri
Type: image/jpeg
Size: 16540 bytes
Desc: ez dago erabilgarri
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20110615/ae3104de/attachment-0001.jpe>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago