<!DOCTYPE HTML PUBLIC "-//W3C//DTD HTML 4.01 Transitional//EN">
<html>
<head>
<meta content="text/html; charset=ISO-8859-1"
http-equiv="Content-Type">
<title></title>
</head>
<body bgcolor="#ffffff" text="#000000">
Kaixo:<br>
<br>
Nik ustez, zorionez, mundua kolorez betea dago eta ez da zuria edo
beltza.<br>
Eboluzioa itzela da, datuak pozgarriak: ikus 3.1 grafikoa 20 orrian
edo 3.3 21 orrian edo 3.4 edo 3.6....<br>
<br>
26 orritik aterata:<br>
"Administrazioak erabilitako dokumentazioan formatu estandar eta
irekien erabilpena<br>
analizatzean, web bidezko dokumentuen argitalpenean agertzen da
erabilpen nagusia, kontu<br>
berezia edukiz erabilerraztasunaren arauak betetzea, esan daiteke
bai 2008an bai 2010ean ere<br>
ia kasu guztietan betetzen dela. <b>Bikaina da gainera kanporako
dokumentazioa sortzea formatu<br>
irekien erabilpena (% 83a lortuz 2010ean, 2008 urtean % 27a soilik
zenean),</b> baita kanpotik<br>
dokumentazioa eskatzean ere (% 62a 2010ean, %46a 2008an). Barnean
partekatutako<br>
dokumentazioan formatu irekien erabilpena txikiagoa da (%42a 2010an,
eta % 27a 2008an)."<br>
<br>
<br>
<br>
24 orrian: "Bulegotikako pakete libreen erabilpena % 64an aurkitzen
da zerbitzarietan (gehikuntza nabari<br>
bat somatuz), IKTko lanpostuetan % 55rekin eta lanpostu arruntetan %
32arekin."<br>
<br>
hemen aipatzekoa da IZFErekin libreoffice 3.3 erabilita lortu
genuela ODF, PDF eta Doc dokuemtuak sortzeko aukera zerbitzarietatik
herritarrengana. <br>
<br>
Aurreko hilean foru aldundian izan nintzen LKSkoek IZFEko
egituraketaren inguruko hausnarketa batean. pttx aurkezpen bat
jarri ziguten... Bilera amaitzean udal bateko teknikariak zera esan
zidan: "a ze nolako bronka bota diezun LKS eta aldundikoei programen
kontuagatik!"<br>
Argi eta garbi irizten ari zaie mezua, MS office 2007 ez dugu nahi.
ezta beraiek erabiltzea ere, gure askatasuna mugatzen duelako. <br>
<br>
<br>
beste orri batetik: "Kontabilitate eta kudeaketarako irtenbideen
esparruan, IZFEk bereziki landutako aplikazioak<br>
aurkitzen dira (Java42 programazio-lengoaian garatuta), eta
Administrazio Publikoentzako<br>
eskuragarru daude berrerabiltzeko eta haien beharretara moldatzeko."<br>
<br>
Programa honen garapeneko koordinatzaile izan naiz eta
aurkezpen/ikastaroa praktikoa emango dut gizpukoako udal guztientzat
ostiral honetan. Lehen aldiz euskaraz egin ahal izango dugu lan
Gipuzkoako udaletako kontabilitatean, Foru aldundian ez bezala,
firefox bateragarritasuna espresuki zaindu dugu. Sortutako
dokumentuak pdf formatukoak dira eta excel taulak calc programarekin
erabiltzekoak direla ziurtatu da.<br>
<br>
aurkezpen teorikoa kubuntu eta libreoffice erabiliz egin nuen
donostian dozenaka eta dozenaka udaletako eta aldundiko teknikarien
aurrean. Atzo egin nuen lehen frogak kontabilitate programa berri
honekin, GEW deritzo, Kubuntu 11.04 erabiliz, eta badabil!!! <br>
<br>
Debagoiena beti izan da urruti ñoñostiarrentzat. Ez dakit nork egin
duen txosten hau, baina agerikoa da debagoieneko udal entitateetan
ez dela izan. Firefox nabigatzailea da Arrasaten lehenetsia,
thunderbird dago postu guztietan Debagoieneko Mankomunitatean.
Arrasateko itzultzaileak Ubuntu 10.04 du bere sistema eragilea eta
udal sarean integratua dabil. Aupa Karmel!<br>
<br>
Ginux ez zen inon instalatu, dirua bota zen banaketa baten baina....
kristoren abantaila ekarri zuen. Ginux egitearekin batera IZFE
erabiltzaile guztiok linux erabili ahal dezagun prestatu baitzen.
Beraz banaketa ez zen erabili baina linux erabilera ahalbidetu zuen.<br>
<br>
Oñatin (ezagutzen dugunok badakigu...) MS office 2007 instalazioak
atzera bota dira.<br>
<br>
Libreoffice-ra migrazioa martxan da hainbat herrietan: Errenteri
(IZFEn dagoen udalik handiena), Debagoieneko Mankomunitatea...<br>
Pasai bai da erreferente, Astigarraga beste esparru batzuetan baina
Debagoiena Gipuzkoa dela ados?<br>
<br>
Orain korporazio berriak, agintari berriak, ea Bilduk honi ere
heltzen dion..... (zuek zuen inguruan eragiterik?)<br>
<br>
edozein tokitan ohiturak aldatzea zaila da, eta funtzionarioen
artean....<br>
baina ziur naiz hainbat tokitatik eragiten jarraitzen badugu goazen
bide onetik emaitza errealak laster izango ditugula.<br>
joder bi urtetan erabilera hirukoiztu egin dela, zer nahi dugu ba?<br>
<br>
iritsiko da gure ordua, izan gaitezen optimista, eta gogor egin
dezagun denok libre eta euskaldun izan ahal gaitezen!<br>
<br>
<br>
<br>
2011/06/15 10:10(e)an, Gorka Azkarate(e)k idatzi zuen:
<blockquote
cite="mid:BANLkTin_nn+WGBxF5VaSzr+j4-eo_v9NGA@mail.gmail.com"
type="cite"><font color="#000066"><font size="4"><font
face="georgia,serif">Kaixo Librezaleok,<br>
<br>
horra dokumentazio pixka bat:<br>
<br>
<a moz-do-not-send="true"
href="http://www.gipuzkoa.net/noticias/archivos/Informe_software_libre_2010_EU.pdf">http://www.gipuzkoa.net/noticias/archivos/Informe_software_libre_2010_EU.pdf</a><br>
<br>
Oraindik ere oso Software Libre gutxi erabiltzen dela
ikusten da...<br>
<br>
Gorka Azk.<br>
<br>
</font></font></font><br>
</blockquote>
<br>
<br>
<div class="moz-signature">-- <br>
<img src="cid:part1.04050005.00000104@debagoiena.net" border="0"></div>
</body>
</html>