[Librezale] Firefox eta Thunderbird prest
Julen Ruiz Aizpuru
julenx a bildua gmail.com
Al, Eka 6, 13:03:08, CEST 2011
Aupa,
Ez dakit hemen azaldu nuen baina Firefox 4tik aurrera denboran
oinarritutako argitaratze-zikloak erabiliko ditu Mozillak, hasieran
Firefoxerako eta jarraian gainontzeko produktuetarako.
Honen eraginez, hemendik aurrera ez dira N beta bertsio eta beste
hainbat RC egongo. Garapena lau adar nagusitan dago banatuta[1]:
nightly, aurora, beta eta release kanaletan, hain zuzen.
Kanalak sei astetik behin eguneratzen dira kode berriarekin (nightly →
aurora, aurora → beta, beta → release) eta gutxi gora behera sei
hilabetetik behin espero da behin betiko bertsio berri bat.
Gauzak horrela, Firefox 5 hilabete honen amaieran bertan espero da.
Aurora eta beta bertsioak jadanik kalean dira:
https://www.mozilla.com/eu/firefox/channel/
Lokalizazioaren ikuspegitik aurora kanalean lan egitea gomendatzen da,
kanalak eguneratzean hortik hartuko baitira kateak.
Thunderbirdi dagokionez, momentuz 3.3 bertsioa kaleratu nahi dute[2],
Firefox 4aren pareko teknologia izango duena, garapen-ziklo berrietara
moldatu aurretik. Kateak itzultzeko epea bihar bertan bukatzen da eta,
nahi baino beranduago, atzo aritu nintzen eguneraketak burutzen.
Probak egin nahi dituenak hemen ditu paketeak (GNU/Linux ez beste
plataformetako probak eskertzekoak lirateke):
https://ftp.mozilla.org/pub/mozilla.org/thunderbird/nightly/latest-comm-miramar-l10n/
Calendar oker ez banago Thunderbirden bide beretik doa, baina ez daukat
horretan sartzeko astirik.
Azkenik, sentitzen dut gauza hauen berri lehenago eman ezin izana,
azkenaldian lanak itota nabil eta kontu hauek egunean mantentzeko
juxtu-juxtukora ailegatzen naiz eta.
Ondo segi!
[1]
https://developer.mozilla.org/devnews/index.php/2011/04/07/new-development-channels-and-repositories-for-rapid-releases/
[2] Ez dago oso garbi 3.3 edo 5.0 bertsio-zenbakiarekin aterako den.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago