[Librezale] Udaletxeak eta Software Librea
Ander Elortondo
ander a bildua elortondo.net
Ost, Uzt 6, 08:07:28, CEST 2011
Kaixo:
Ez da zerrenda honetan asko landutako gaia. Beharbada zeharka aipatu
dena beste hari batzuetan edo....
Librezaleko kide eta Gipuzkoako udal erakunde bateko langile naizen
aldetik inguruko erakundeetan bultzatu nuen ekimena da.
+ Debagoieneko LAB arduradunekin egon eta software librearen aldeko
jarrera erakutsi zidaten.
+ Eibarren eskualdeko (deba arro osoa) ELA sindikatuaren egoitzan ere
jarrera positibo berdina jaso nuen.
kontuan izan, zuzenean langileengan eragiten duen aldaketa proposamena
dela eta beraz ezinbestekoa dela hauen babesa izatea ekimena
arrakastarik nahi badu.
Sindikatuetan beraien koherentzia falta agerian jarri zidaten, udaletan
hori eskatzeko prest eta gero gu etxean zer?
Beraz sindikatuak herak ere jorratu beharreko erakundeak dira.
Ekimena erabaki organoetara aurkeztu zen erakundeetan onartua izan zen
baina......
gero aldaketa hori ezarri behar duen informatikariak eta langile
konkretuak daude.
Hainbat tokitan formazioa jartzen da aitzaki aldaketarik ez egiteko.
(kuriosoa da MS office 2007 edo 2010 ezartzeko inork formaziorik ez
eskatzea)
Aldaketarako erresistentzia lege fisiko bat da eta giza ohituretan
adinarekin du harreman gehiago fisikan masarekin duen lez.
Informatikariak ez dute jendearekin arazorik nahi eta erresistentzia
bakoitza saihesteko era aldaketarik ez egitea da.
Jarrera politiko tinkoa behar da aldaketa ezartzeko.
Aurreko legedian aldaketa bultzatzen zuten alderdiek beste buruko min
eta lehentasun batzuk izan dituzte.
Legedi honetan aukera berriak zabaltzen zaizkigu eta zeharka gai hau
aipatu zen azken harian esan nuen bezala, eragiteko aukera daukagu.
Gurean bi urte behar izan dira firefox eta thunderbird ezartzeko. (hauek
jada %100)
IE ezinbestekoa zaigu hainbat gune behartuta.
libre/openoffice %20 ingururara bakarrik iritzi da.
poliki-poliki doa baina oinarri onak daude.
IZFE da klabea eta bertan badakite hainbat udalen joera librerakoa izan
behar dela.
inork bere inguruan gai hau azaleratzerik nahi?
izan libre izan euskaldun!
Ander
ar., 2011.eko uztren 05a 13:45(e)an, Ibon Castilla(e)k idatzi zuen:
> -----BEGIN PGP SIGNED MESSAGE-----
> Hash: SHA1
>
> Kaixo:
>
> Etorri berriak garenez zerrenda honetan, ez dakigu gai hau askotan
> jorratu duzuen ala ez, baina hala ere galdetzen dut :)
>
> Librezaleko wikian ikusi dugunez Udalak eta Software Librea biltzeko
> ahaleginak egin duzue
> (http://librezale.org/wiki/Software_librea_udal_administrazioan), baina
> ez dakit zertan geratu da azkenean, zeren guri ere interesatzen zaigu
> horretan ahaleginak egitea.
>
> Gero arte, Ibon.
>
> - --
> Servicios informáticos con Software Libre
> http://www.unoycero.com/
> Teléfono: 644 007 871
> Correo electrónico: tecnicos a bildua unoycero.com
> - --
> GPG public key at http://www.sinanimodelucro.net/tecnicos_unoycero.asc
> Fingerprint: 34AE B2F1 D943 D8C3 4DBE 1318 CC3E 35A9 A87C BB0E
> - --
> -----BEGIN PGP SIGNATURE-----
> Version: GnuPG v1.4.11 (GNU/Linux)
> Comment: Using GnuPG with Mozilla - http://enigmail.mozdev.org/
>
> iEYEARECAAYFAk4S+VQACgkQzD41qah8uw4M1ACbBHSFm4Ln9OgKShOQs2h+g6Az
> mwQAniYRB0j+yEnWlEvQVGu9U8huZr2L
> =Gisf
> -----END PGP SIGNATURE-----
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago