[Librezale] wordpress 3 euskaraz

Julen julenx a bildua gmail.com
Al, Urt 24, 20:10:46, CET 2011


al., 2011.eko urtren 24a 19:36(e)an, Txopi(e)k idatzi zuen:
>
> Eskerrik asko Ibon eta Mikel zuen gonbiteengatik. WP-mu 3.0 bat
> instalatuko dudala uste dut eta gero egun gutxi batzutan zehar frogak egin
> ditzakegu.
>
> Argi daukat itzulpena 100% eginda dagoela. Kontua da testuak itzultzeaz
> gain aplikazioa martxan probatu behar dela gutxieneko egiaztapen batzuk
> behintzat egiteko:
>     - Itzulpena instalatzerakoan programak funtzionatzen jarraitzen duen
> (ez zen lehen aldia izango).
>     - Aldagaiak dituen kateren batek erroreak dituela eta aplikazioaren
> orrialde batzuk ez dabiltzala.

Akats hauetako gehienak automatikoki atzeman daitezke Pootle-n 
'Berrikusi' fitxara joz gero[1].

Orri horretan fitxategi bakoitzerako huts egindako egiaztapenak[2] 
zerrendatzen dira. Noski, positibo faltsuak ere gertatzen dira 
(hizkuntza bakoitzerako egiaztapenak pertsonaliza daitezke, egunen 
batean egingo dut hau...); halere, errore kritikoak topatzeko modu 
azkarra da.

Itzulpena Pootle-ra igo zenean gainbegiratu nituen hauetako batzuk; ez 
da sobran egongo berriro begiratzea.

>
> Horrelako gauzak. Dena frogatzea ezinezkoa da baina ikustalditxo bat
> egitea ezinbestekoa da software bat ondo euskaratutzat emateko. Hori da
> nire iritzia behintzat. Egiaztapen hauek agian eginda egongo dira, ez
> dakit, baina Wordpresseko euskaraketaren kideetako bat bezala, ezertxo ere
> frogatu gabe dena ontzat ematea gehiegitxo iruditzen zait. Jakina da
> Librezalen zorrotzegiak ez garela, baina kalitate minimo bat (programak
> errorerik ez ematea edo akats nabarmenik ez edukitzea) behintzat bermatzen
> saiatu behar garelakoan nago.
>

...eta ez ahaztu estilo-liburukoak aplikatzeaz. Erabat bukatu gabe dago 
oraindik baina arau orokorrak dezente aurreratuta daude.

Bide batez, ez dakit inor konturatu den baina komeni da komentatzea WP 
3.1 laster aterako dutela. 3.1RC3a duela bi egun[4] atera zen.

Julen.

[1] http://pootle.librezale.org/eu/wordpress/review.html
[2] 
http://translate.sourceforge.net/wiki/toolkit/pofilter_tests#test_description
[3] http://librezale.org/wiki/Arau_orokorrak
[4] http://wordpress.org/news/2011/01/wordpress-3-1-release-candidate-3/



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago