[Librezale] wordpress 3 euskaraz
Txopi
txopi a bildua sindominio.net
Al, Urt 24, 19:36:33, CET 2011
Mikel Iturbe Urretxa-(e)k idatzi zuen:
> Ibon Igartua<ibon.igartua a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2011eko
> urtren 24a 17:55):
>>
>> Txopi, laguntza behar baduzu esan, ia zerbaiten lagundu ahal dudan ...
>> azken bolada honetan Wordpressarekin lanean ibili behar izan dut. Orain
>> arte
>> Worpress-mu 2.9 delakoarekin ibili gara, eta aste honetan 3.0ra egin
>> dugu
>> migrazioa.
>>
>> Dena den, uste nuen Teketenek dagoeneko itzulpena ehuneko ehunean
>> eginda
>> bazuela, ez al da horrela?
>>
>> ondo segi,
>>
>> ibon
>>
>> Txopi<txopi a bildua sindominio.net> igorleak hau idatzi zuen (2011eko urtren 24a
>> 17:18):
>>>
>>> Ibon Igartua-(e)k idatzi zuen:
>>> > eguerdi on !
>>> >
>>> > Nahiz eta svn horretan fitxategiak uzteko baimenik ez izan ...
>>> > librezale.org-n uztea posiblea litzateke?
>>> > (Hemen linkatu daitezke: http://librezale.org/wiki/WordPress)
>>> >
>>> > Niri pertsonalki 3.0 bertsioko po/mo haiek interesatzen zaizkit
>>> >
>>> >
>>> > agur bat,
>>> >
>>> > ibon
>>>
>>> Egia esan, denbora aurrera doa eta 3.0 bertsioari dagozkion atasak
>>> bukatu
>>> gabe dauzkagu. Ea aste honetan zehar (seguraski asteburuan) gai honen
>>> inguruan lan egiten dudan eta falta dena bukatzen dudan. Bestela
>>> abisatuko
>>> dut.
>>
>> _______________________________________________
>> Librezale mailing list
>> Librezale a bildua librezale.org
>> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>>
>>
>
> Ea, barkatu aurretik idatzi ez izana. Itzulpenak bukatuta daude %100an
> eta Pootle-n daude. Orain arte WP pakete normaleko itzulpena frogatu
> dut, baina Multisitea dago frogatu gabe. Topera nabil aste honetan eta
> ez dut begiratu azken hau, baina itzulita, dena dago itzulita.
>
> Behar badituzue, jaitsi po fitxategiak eta erabili. Zerbait txarto
> ikusten baduzue, ba esan :P
>
> mikel
Eskerrik asko Ibon eta Mikel zuen gonbiteengatik. WP-mu 3.0 bat
instalatuko dudala uste dut eta gero egun gutxi batzutan zehar frogak egin
ditzakegu.
Argi daukat itzulpena 100% eginda dagoela. Kontua da testuak itzultzeaz
gain aplikazioa martxan probatu behar dela gutxieneko egiaztapen batzuk
behintzat egiteko:
- Itzulpena instalatzerakoan programak funtzionatzen jarraitzen duen
(ez zen lehen aldia izango).
- Aldagaiak dituen kateren batek erroreak dituela eta aplikazioaren
orrialde batzuk ez dabiltzala.
- Testuren bat edo beste luzeegia dela aplikazioaren maketaziorako.
- Itzulpena egiterakoan konturatu ez, baina kateak elkarren ondoan
ikustean erroreak topatzea: hitz batek zentzu bat baino gehiago izatea
eta okerreko zentzua aukeratzea, homogenizazio faltak elkarren ondoan
aurkitzea (frame-a/leihoa/markoa, spam-a/zaborra,
aktibitatea/ekintza/akzioa, orria/orrialdea/pantaila,
errorea/errakuntza...).
Horrelako gauzak. Dena frogatzea ezinezkoa da baina ikustalditxo bat
egitea ezinbestekoa da software bat ondo euskaratutzat emateko. Hori da
nire iritzia behintzat. Egiaztapen hauek agian eginda egongo dira, ez
dakit, baina Wordpresseko euskaraketaren kideetako bat bezala, ezertxo ere
frogatu gabe dena ontzat ematea gehiegitxo iruditzen zait. Jakina da
Librezalen zorrotzegiak ez garela, baina kalitate minimo bat (programak
errorerik ez ematea edo akats nabarmenik ez edukitzea) behintzat bermatzen
saiatu behar garelakoan nago.
Txopi.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago