[Librezale] alesti eta rss jario irakurleak

Julen julenx a bildua gmail.com
Lar, Urt 22, 12:14:49, CET 2011


or., 2011.eko urtren 21a 14:37(e)an, Mikel Iturbe(e)k idatzi zuen:
> patxi gaztelumendi<patxi a bildua gaztelumendi.org>  igorleak hau idatzi zuen
> (2011eko urtren 19a 21:40):
>> Nigatik bai
>>
>> ni enago zerrenda horretan, baina agian rss a bildua librezale.org sortu beharko
>> genuke.
>>
>> ederto!
>>
>> patxik
>>
>
> Ea, neuk ez dut gura inola ere ez ezer zapuztu baina gauza pare bat
> komentatu gura nituzke, aurretik.
>
> 1-Ez dut inon ere ikusi Tiny-Tiny RSSren instalaziorik sarean zerbitzu
> publiko modura.

Demo bat erabil daiteke proba modura:
http://tt-rss.org/demo/

Baina kontuan izan web zerbitzua izatez gain mahaigaineko aplikazioekin 
ere integra daitekeela.

> 2-Ez da bakarrik aplikazioa itzuli eta instalatzea. Publiko egiten den
> zerbait mantendu egin behar da eta ez dut uste lau WP mantentzea
> bezain sinplea izango denik.
>
> Esan gura dudana da ondo pentsatu behar dela, lana ekarriko duelako
> atzetik, konpromisoa.

Aplikazioaren eskakizunen aldetik WP bezala LAMP ingurunea besterik ez 
da eskatzen. Bertsio-berritzeak MediaWiki edo FluxBBren antzera egiten dira.
"Aparteko" eskakizun bakarra makinan daemon bat edo cron ataza bat 
martxan jartzea da jarioak eguneratzeko.

Zerbitzua erabiliko nuen aldetik, "marroi" honetan sartzeko prest nago 
baldin eta alderdi teknikoan gutxienez bi pertsona bagaude.

Julen.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago