[Librezale] Kamiseta 3.0

Ander Gmail ander.elor a bildua gmail.com
As, Urt 18, 07:53:21, CET 2011


Aupa!

  Ni behinik-behin txunditua nago. Hitzik ez dudanez, nire eta Aritzen 
mezuaren kopiak bidali eta wikian [1] kamisetak ikus dezazuen jartzen ditut.

  Kaixo Aritz:

  Ander Elortondo naiz, librezaleko kidea.

  Lehenik eta behin *barka* lehenago ez idaztea, zure mezua nik ere oso 
ondo ulertzen ez dudan linbo informatiko baten egon baita aurreko aste 
arte. (badirudi zerrendakideenak ez direnen mezuak linbo batera doazela 
eta handik eskuz berreskuratu behar direla, oporrak tartean...).

*Biziki eskertzen dugu zure laguntza eskaintza*, kamisetak egitearen 
kontua  gure artean hainbatetan irten den gaia baita. Abenduan eginiko 
azken asanbladan saltzeko asmorik gabe guretzat kamisetak egitea erabaki 
genuen eta udaberrirako utzi genuen.

Zure eskaintzaren berri izatean gure artean hitz egiten hasi gara eta 
ondorengoa pentsatzen gabiltza.  Guretzat nahi ditugun kamisetak 
ordaintzeko prest geundeke eta zuen laguntzaren bitartez hainbat 
kamiseta egitea, Librezalek,  merezi duen jendeari oparitzeko: atzerrian 
itzultzaileen bilkuretan edo itzulpen saio bat antolatu eta merituak 
egiten dituenari edo pertsona esanguratsuen bisita bati edo....

Zuen webgunean hainbat aukera ikusi ditugu, gure diseinuaz zer egin ahal da?
Hau da, posible da batek jertsea eskatzea, beste batek kamiseta luzea 
edo umearena?
Guretzat ordainduz hartutakoez nabil noski, laguntzarena mota bakarra 
eta zuen esku egongo litzateke eta.

*Finean zein aukera dago?*

Diseinua era bektorial librean egina dago, SVG formatua, badakizu 
librezaleak gara ;-)

Nik uste formatu honetatik freehand formatura pasatzea ez dela arazo 
larria izango, baina kontu hauetan ni baino adituagoak eta arituagoak 
izango zarete.  logoa hemendik jaitsi dezakezue:

http://librezale.org/mediawiki/images/b/b7/Librezale-logoak2.svg


Idatz iezadazu niri eta nik bat-batean birbideratuko dut gure zerrendara, librezale guztiak berehala jakinean gainean jartzeko.

izan libre izan euskaldun!
Ander Elortondo.




Aupa!!!

Linbotik linbora!
Oraintxe hartu dut mezua.

Zure planteamenduarekin ados!

Gure bertze webgunean ikusi ditzakezue modeloak:www.oninart.com  textil
atalean.

Modu errexena hau da:
Logo bat aukeratu eta ze koloretan joango den aukeratu (adibidez: txuria).
Horrela, edozein prenda aukeratuta logoa txurian estanpatuko diogu.
Askatasun osoz aukeratu ahal dituzue prendak.

Guk ere berean, logo hori erabiliko genuke 50 kamiseta beltz oparitzeko.
Artxibo bat bidaltzen dizut ikusteko.

Mila esker eta eutsi goiari!!!




[1] Aukerak: http://librezale.org/wiki/Fitxategi:Kamiseta_aukerak.jpg

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20110118/baecb1e5/attachment-0001.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago