<!DOCTYPE HTML PUBLIC "-//W3C//DTD HTML 4.01 Transitional//EN">
<html>
<head>
<meta http-equiv="content-type" content="text/html; charset=ISO-8859-1">
</head>
<body bgcolor="#ffffff" text="#000000">
Aupa!<br>
<br>
Ni behinik-behin txunditua nago. Hitzik ez dudanez, nire eta
Aritzen mezuaren kopiak bidali eta wikian [1] kamisetak ikus
dezazuen jartzen ditut.<br>
<br>
Kaixo Aritz:<br>
<br>
Ander Elortondo naiz, librezaleko kidea.<br>
<br>
Lehenik eta behin <b>barka</b> lehenago ez idaztea, zure mezua nik
ere oso ondo ulertzen ez dudan linbo informatiko baten egon baita
aurreko aste arte. (badirudi zerrendakideenak ez direnen mezuak
linbo batera doazela eta handik eskuz berreskuratu behar direla,
oporrak tartean...). <br>
<br>
<b>Biziki eskertzen dugu zure laguntza eskaintza</b>, kamisetak
egitearen kontua gure artean hainbatetan irten den gaia baita.
Abenduan eginiko azken asanbladan saltzeko asmorik gabe guretzat
kamisetak egitea erabaki genuen eta udaberrirako utzi genuen.<br>
<br>
Zure eskaintzaren berri izatean gure artean hitz egiten hasi gara
eta ondorengoa pentsatzen gabiltza. Guretzat nahi ditugun kamisetak
ordaintzeko prest geundeke eta zuen laguntzaren bitartez hainbat
kamiseta egitea, Librezalek, merezi duen jendeari oparitzeko:
atzerrian itzultzaileen bilkuretan edo itzulpen saio bat antolatu
eta merituak egiten dituenari edo pertsona esanguratsuen bisita bati
edo....<br>
<br>
Zuen webgunean hainbat aukera ikusi ditugu, gure diseinuaz zer egin
ahal da?<br>
Hau da, posible da batek jertsea eskatzea, beste batek kamiseta
luzea edo umearena?<br>
Guretzat ordainduz hartutakoez nabil noski, laguntzarena mota
bakarra eta zuen esku egongo litzateke eta.<br>
<br>
<b>Finean zein aukera dago?</b><br>
<br>
Diseinua era bektorial librean egina dago, SVG formatua, badakizu
librezaleak gara ;-)<br>
<br>
Nik uste formatu honetatik freehand formatura pasatzea ez dela arazo
larria izango, baina kontu hauetan ni baino adituagoak eta
arituagoak izango zarete. logoa hemendik jaitsi dezakezue:<br>
<pre wrap=""><a class="moz-txt-link-freetext" href="http://librezale.org/mediawiki/images/b/b7/Librezale-logoak2.svg">http://librezale.org/mediawiki/images/b/b7/Librezale-logoak2.svg</a>
Idatz iezadazu niri eta nik bat-batean birbideratuko dut gure zerrendara, librezale guztiak berehala jakinean gainean jartzeko.
izan libre izan euskaldun!
Ander Elortondo.
Aupa!!!
Linbotik linbora!
Oraintxe hartu dut mezua.
Zure planteamenduarekin ados!
Gure bertze webgunean ikusi ditzakezue modeloak: <a class="moz-txt-link-abbreviated" href="http://www.oninart.com">www.oninart.com</a> textil
atalean.
Modu errexena hau da:
Logo bat aukeratu eta ze koloretan joango den aukeratu (adibidez: txuria).
Horrela, edozein prenda aukeratuta logoa txurian estanpatuko diogu.
Askatasun osoz aukeratu ahal dituzue prendak.
Guk ere berean, logo hori erabiliko genuke 50 kamiseta beltz oparitzeko.
Artxibo bat bidaltzen dizut ikusteko.
Mila esker eta eutsi goiari!!!
[1] Aukerak: <a class="moz-txt-link-freetext" href="http://librezale.org/wiki/Fitxategi:Kamiseta_aukerak.jpg">http://librezale.org/wiki/Fitxategi:Kamiseta_aukerak.jpg</a></pre>
</body>
</html>