[Librezale] Euskara taldea bilerako (SALE+ ...) akta
Ander Elortondo
ander a bildua debagoiena.net
Ost, Urt 12, 08:58:03, CET 2011
Aupa lagunok!
Aurreko bileran librezaleko ordezkaritza zabala izan zuen arren,
bigarren honetan hainbat arrazoiengatik txopi, Julen eta hirurok ezin
izan dugu parte hartu bilera honetan. Edonola badirudi aktagatik
protagonistak izan garela, bera hemen duzuen aktaren kopia azter dezagun:
Bilera Euskera taldea
*Data:* 2011-11-10
*Lekua:* Donostiako UPV/EHUko Informatika Fakultatea
*Bildurikoak:*
*
Alexander Gabilondo
*
Ander Martínez
*
Ander Mendiola
*
Dani Gutiérrez
*
Gorka Julio (Teketen)
*
Iñaki Alegria
*
Iñaki Larrañaga (Dooteo)
*
Jabi Luengo
*
Maider (Pisoni)
*
Manex Agirrezabal
Eguneko aztergaiak
Bi AMIAk aztertu eta proposamenak landu:
*
1.Programa libreak euskeraz izatea
<http://sale.euskadi.net/wiki/grupos:euskera:amia_proposamenak_arlo1_201010>
*
2.Euskarazko Software librearen erabilpena hedatzea
<http://sale.euskadi.net/wiki/grupos:euskera:amia_proposamenak_arlo2_201010>
Edukierak
"Programak eta agenteak
<http://sale.euskadi.net/wiki/grupos:euskera:programak_eta_agenteak>"
taula eta bi AMIAk irakurtzen dugu, detaile batzuk zuzentzen.
Lehenengo AMIAren proposamenak
<http://sale.euskadi.net/wiki/grupos:euskera:amia_proposamenak_arlo1_201010#proposamenak>
ikusita, euskarazko software libreko erreferentziarik nagusienak
(programa kopurua ikusita) Librezale eta EuskalGNU direla ikusten da.
Dena den, komunitatea eta partaide zenbakiaren aldetik, Librezale
hautatzen da lekurik aproposena. Haiekin hitz egingo da, zer edo zertan
laguntza behar duten (nahiz eta haiek zerbitzari berria duela gutxi
hartu). Ideia da Librezaleren webgunea indartu. Web orriari buruzko
ideia batzuk:
*
Beste leku batzuetako programa libreak biltegi horretan utzi
(adibidez, /mirror/ moduan). Batez ere, diru publikoz ordaindutakoak.
*
Bi alde prestatu: intraneta (barrukoa) eta web (erakusleihoa)
*
Igo programak nahiz eta itzulpen oso osoa ez egon. Muga: GUI
<http://en.wikipedia.org/wiki/GUI>n 80% eginda ba dago.
Manexek dio otsailean Donostiako Fakultatean itzul-party bat antolatuko
dutela.
Proposamen gehiago:
*
Administrazioko eskakizun agirietan, diru publikoz egindako
programetarako baldintza bi hauek jarri: 1) Librezaleko biltegian
utzi, mantentzeko. 2) Librezaleko berrien bidez publikoki iragarri.
*
2012an egin daiteke euskarazko software libreari buruzko topaketa
handi bat.
*
Aurten (gutxi gorabehera ekainean) egiteko euskarazko software
librea hedatzeko kanpaina bat:
1.
Egunkari batean publi-erreportai edota liburuxka bat prestatu
2.
Ale bakoitzean Ubuntu CD/USB bat banatu.
3.
Hurrengo asteburuan, /install party/ bat antolatu.
4.
Aste bat barru, foro edo posta zerrenden bidez, lagundu.
*
Enpresa digitalarekin hitz egin, otsailarena (eta aktibitate
orokorrak) zabaltzeko.
Akordioak eta Konpromisoak
*
Ikertu Android-erako itzulpen ofiziala dagoen ala ez.
*
Librezale taldeari gaurkoa komentatu, zer behar duten, baldintzak,
eta abar galdetzen.
*
HPSkoei esandakoa proposatu SALEtik.
*
2012ko topaketa prestatu.
*
2011ko ekainerako kanpaina prestatu.
*
2011ko otsailaren itzul-partya zabaldu (Enpresa digitala,
SALE,...), data eta lekua finkatu bezain laster.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20110112/b9bcac9b/attachment-0001.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago