[Librezale] Estilo liburuaren eskeletoa

Mikel Iturbe mik.iturbe a bildua gmail.com
Al, Urt 3, 20:51:47, CET 2011


Iepe!

Ba beno, azkenean, denbora askoren ostean, asanbladako bazkalostean
komentaturiko Estilo liburuaren zati gehienak eraman ditut wikira [1],
aktakoa betez. Atal nagusiak aurretik zeuden, eta Webguneak atala
kenduta (ez zitzaidan oso argi geratu zertarako zen zati hori) atal
guztietan gehitu ditut azpiatalak, eta hizkuntza eta herrialdeen
zerrendarekin [2] ere hasi naiz. Orain denoi dagokigu atalen arabera
edukiak gehitzen joatea.

Zer esanik ere ez, gaien antolaketa/ordena gustuko ez baldin baduzue
aldatu eta jarri ezazue hobeto, wiki bat da eta :P

Ale ba, animo!
Ah! Eta urte barri on danori!

mikel

[1] http://librezale.org/wiki/Estilo-liburua
[2] http://librezale.org/wiki/Hizkuntzak_eta_Herrialdeak



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago