[Librezale] WP 3.0.4 bat frogak egiteko martxan
Mikel Iturbe Urretxa
mikel a bildua hamahiru.org
Al, Ots 14, 13:28:51, CET 2011
Txopi<txopi a bildua sindominio.net> igorleak hau idatzi zuen (2011eko otsren 13a 21:08):
>
> Aupa zuek:
>
> Ibon Igartuak dagoeneko frogak eginak zituen baina nik ere egin ditut
> frogak WordPress 3.0.4rekin. Egin dudan instalazioa hemen jarri dut
> eskuragarri gogoa dutenek frogak egin ditzaten:
> http://sindominio.net/~txopi/wp/
>
> Erabiltzailea talde honen izena da (lehen karakterea letra larriz) eta
> pasahitza ere bai (lehen karakterea letra larriz eta azkenaren ordez
> hiru zenbakia jarriz).
>
> WordPress instalazioan MultiSite funtzioa aktibatu dut eta froga egiteko
> bi blog sortu ditut:
> http://sindominio.net/~txopi/wp/dontolontzio/
> http://sindominio.net/~txopi/wp/donatomasa/
>
> Nahi duenak sortu ditzala, blogak, artikuluak, iruzkinak, atalak,
> estekak, orrialdeak eta abarrak. Akatsen bat aurkitzekotan esan dezala.
>
> Niri dena oso ondo dagoela iruditu zait.
>
> Errepasoa egindakoan, aurreko bertsioaren euskaraketarekin egin genuen
> bezala, WordPress softwarearen fitxategi batzuk euskaratu nahi ditugun
> erabaki beharko genuke. Aurrekoan ezarpenen fitxategia euskaratu genuen:
> http://svn.automattic.com/wordpress-i18n/eu/tags/2.9/dist/wp-config-sample.php
>
> Oraingoan ere euskaraketa hori egiteak merezi duelakoan nago. Horretaz
> arduratuko naiz.
>
> Hala ere, badira euskaratu daitezkeen fitxategi gehiago ere:
> http://core.svn.wordpress.org/tags/3.0.4/readme.html
>
> Inor animatzen bada readme.html euskaratzera, esan dezala!
>
> Txopi.
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
Ona! Lan bikaina egin duzue! Ni azkenaldian topera ibili naiz, baina
orain libreago nagoen aldetik, hasiko naiz ahal dudan heinean
laguntzen.
mikel
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago