[Librezale] WP 3.0.4 bat frogak egiteko martxan

Txopi txopi a bildua sindominio.net
Iga, Ots 13, 21:08:04, CET 2011


Aupa zuek:

Ibon Igartuak dagoeneko frogak eginak zituen baina nik ere egin ditut
frogak WordPress 3.0.4rekin. Egin dudan instalazioa hemen jarri dut
eskuragarri gogoa dutenek frogak egin ditzaten:
http://sindominio.net/~txopi/wp/

Erabiltzailea talde honen izena da (lehen karakterea letra larriz) eta
pasahitza ere bai (lehen karakterea letra larriz eta azkenaren ordez
hiru zenbakia jarriz).

WordPress instalazioan MultiSite funtzioa aktibatu dut eta froga egiteko
bi blog sortu ditut:
http://sindominio.net/~txopi/wp/dontolontzio/
http://sindominio.net/~txopi/wp/donatomasa/

Nahi duenak sortu ditzala, blogak, artikuluak, iruzkinak, atalak,
estekak, orrialdeak eta abarrak. Akatsen bat aurkitzekotan esan dezala.

Niri dena oso ondo dagoela iruditu zait.

Errepasoa egindakoan, aurreko bertsioaren euskaraketarekin egin genuen
bezala, WordPress softwarearen fitxategi batzuk euskaratu nahi ditugun
erabaki beharko genuke. Aurrekoan ezarpenen fitxategia euskaratu genuen:
http://svn.automattic.com/wordpress-i18n/eu/tags/2.9/dist/wp-config-sample.php

Oraingoan ere euskaraketa hori egiteak merezi duelakoan nago. Horretaz
arduratuko naiz.

Hala ere, badira euskaratu daitezkeen fitxategi gehiago ere:
http://core.svn.wordpress.org/tags/3.0.4/readme.html

Inor animatzen bada readme.html euskaratzera, esan dezala!

Txopi.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago