[Librezale] phpBB 3.0.8 bertsioa euskeraturik

Ibon Idoiaga Basaras bixerdo a bildua gmail.com
Ast, Ots 10, 16:12:55, CET 2011


Kaixo Librezaleok,

phpBB foroak sortu eta kudeatzeko programaren azkenengo bertsioa
euskaraturik dagoela abisetako idazten dizuet.

Hainbat oker zuzentzen duen eta luzaroan itxarondako (zeozergatik izango da
'Pazientzia dohain bat da' leloa jarri diotela) eguneraketa honek badu bere
garrantzia phpBBtik bertsio honetako foroei baino ez bait dietelako
euskarririk emango (lehengo bertsiodun foroak euskarri ofizialik gabe
gelditzen dira, antza) eta segurtasun akats "garrantzitsu" bi konpontzen
dituztelako:

Batetik, *flash bbcode* aukera gaiturik izan duten foroetan (administrariak
gaitu beharreko aukera, beraz, orokorrean ezgaituta egoten da) javascript
kodea exekutatu zitekeen eta Cross Site Scripting-eko ahuldaderen bat
profitatu. (ez dut lar ondo ulertu, baina beldurgarria dirudi)

Bestetik, spambotek reCaptcha pluginean ustiatzen zuten ahuleziren bat
konpondu da.


Bertsio honek berrikuntza pare batekin dator: foroei jarioak (RSS zein ATOM
uste dot, baina ez dut puntu hori oso ziur) sortzeko aukera, 'Berriki izena
emandako' erabiltzaile-taldea zuzenean sortzeko aukera, mezu pribatuen berri
emoteko aukera eta erantzun azkarrak ('Quick Reply') emateko ezaugarria.

Kontu hauek direla eta, baina batez ere, euskarriaren kontu horregatik,
benetan gomendatzen dela foroak azkenengo bertsio honetara eguneratzea.



Info gehiago:


   - phpBB 3.0.8 bertsioaren eguneraketaren iragarpena [1] eta foroa [2]


   - Bertsioa eguneratzeko jaitsiera-orria [3]



Zerrendara bidaltzen dut mezua (hizkuntz paketea eta phpBBko jeitsiera
orriko screenshot pantayashoa erantsirik) wikia eguneratu eta (nahi baldin
bada) blogera igotzeko (lotsagarria neurea baina ezin izan dut ez bata ez
bestea behar bezala egin).


Agur bero bat!

ibon


[1] http://www.phpbb.com/community/viewtopic.php?f=14&t=2111068
[2] http://www.phpbb.com/community/viewtopic.php?f=64&t=2111069
[3] http://www.phpbb.com/downloads/olympus.php?update=1
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20110210/2f861ee8/attachment-0001.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
A non-text attachment was scrubbed...
Name: phpBB_euskera.JPG
Type: image/jpeg
Size: 69832 bytes
Desc: ez dago erabilgarri
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20110210/2f861ee8/attachment-0001.jpe>
-------------- hurrengo zatia --------------
A non-text attachment was scrubbed...
Name: basque_1_0_1.zip
Type: application/zip
Size: 276659 bytes
Desc: ez dago erabilgarri
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20110210/2f861ee8/attachment-0001.zip>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago