Kaixo Librezaleok,

phpBB foroak sortu eta kudeatzeko programaren azkenengo bertsioa euskaraturik dagoela abisetako idazten dizuet.

Hainbat oker zuzentzen duen eta luzaroan itxarondako (zeozergatik izango da 'Pazientzia dohain bat da' leloa jarri diotela) eguneraketa honek badu bere garrantzia phpBBtik bertsio honetako foroei baino ez bait dietelako euskarririk emango (lehengo bertsiodun foroak euskarri ofizialik gabe gelditzen dira, antza) eta segurtasun akats "garrantzitsu" bi konpontzen dituztelako:

Batetik, flash bbcode aukera gaiturik izan duten foroetan (administrariak gaitu beharreko aukera, beraz, orokorrean ezgaituta egoten da) javascript kodea exekutatu zitekeen eta Cross Site Scripting-eko ahuldaderen bat profitatu. (ez dut lar ondo ulertu, baina beldurgarria dirudi)

Bestetik, spambotek reCaptcha pluginean ustiatzen zuten ahuleziren bat konpondu da.

Bertsio honek berrikuntza pare batekin dator: foroei jarioak (RSS zein ATOM uste dot, baina ez dut puntu hori oso ziur) sortzeko aukera, 'Berriki izena emandako' erabiltzaile-taldea zuzenean sortzeko aukera, mezu pribatuen berri emoteko aukera eta erantzun azkarrak ('Quick Reply') emateko ezaugarria.

Kontu hauek direla eta, baina batez ere, euskarriaren kontu horregatik, benetan gomendatzen dela foroak azkenengo bertsio honetara eguneratzea.

Info gehiago:

phpBB 3.0.8 bertsioaren eguneraketaren iragarpena [1] eta foroa [2]

Bertsioa eguneratzeko jaitsiera-orria [3]

Zerrendara bidaltzen dut mezua (hizkuntz paketea eta phpBBko jeitsiera orriko screenshot pantayashoa erantsirik) wikia eguneratu eta (nahi baldin bada) blogera igotzeko (lotsagarria neurea baina ezin izan dut ez bata ez bestea behar bezala egin).

Agur bero bat!

ibon

[1] http://www.phpbb.com/community/viewtopic.php?f=14&t=2111068
[2] http://www.phpbb.com/community/viewtopic.php?f=64&t=2111069

[3] http://www.phpbb.com/downloads/olympus.php?update=1