[Librezale] Wordpress 3.0.4ren euskaraketa

Txopi txopi a bildua sindominio.net
Ost, Ots 2, 11:53:06, CET 2011


Julen-(e)k idatzi zuen:
> az., 2011.eko otsren 02a 10:42(e)an, Ibon Igartua(e)k idatzi zuen:
>>
>>   Nik Pootleengatik esaten nuen ... esaterako, orain dela ordu erdi orri
>> honetan sartu naiz:
>> http://pootle.librezale.org/eu/wordpress/wordpress3.0.4.po/translate/
>>
>>   Goiko bilatzailean "QuickPress" hitza sartu eta ordu erdi darama
>> "Kargatzen..."
>
> Seguru? Oraintxe probatu dut eta segundu erdian erantzun dit :/

Nik ere Pootle-engatik esaten nuen. Kargatzen geratzen denean, nik segundu
batzutara gelditu egiten dut (ESC tekla sakatuz) eta berriro ematen diot
Hurrengoa, Grabatu, Bilatu edo dena delako aukerari. Batzutan, jarraian
funtzionatzen du eta beste batzutan berriz berdin geratzen da kargatzen.

Beraz, erantzuna batzutan oso azkarra da eta beste batzutan geldoa. Era
bietako erantzunak nahaztuta ematen ditu. Pootle-ekin lanean minutu batzuk
egondakoan somatzen da geldotasuna. Zortearen arabera, lehen interakzioak
azkar joan daitezke eta geldo. Agian, grabaketaren bat edo beste egin
izanak Pootle geldo ibiltzeko aukera gehiago da. Ez dakit horrela den
baina laguntzeko pistak ematen saiatzen ari naiz...

Txopi.





Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago