[Librezale] Wordpress 3.0.4ren euskaraketa
Txopi
txopi a bildua sindominio.net
As, Ots 1, 19:51:22, CET 2011
Julen-(e)k idatzi zuen:
> ar., 2011.eko otsren 01a 10:49(e)an, Ibon Igartua(e)k idatzi zuen:
>>
>>
>> Julen<julenx a bildua gmail.com <mailto:julenx a bildua gmail.com>> igorleak hau idatzi
>> zuen (2011eko otsren 01a 10:22):
>>
>> Bai, "Itzupen-proiektua ikus dezake" baimena kenduta zeneukan :/
>> Konpondu dizkizut baimenak.
Nire errua da. Pootlen jendeari baimen gehiago ematen ibili nintzen eta
kontrakoa lortu nuela ditudi. Orain badakit "default" erabiltzaile
bereziaren baimenak ez direla beste erabiltzaileen baimenetara gehitzen...
Eskerrik asko Julen baimenak zuzentzeagatik!
>> mila esker, orain ikusten dut !
>>
>> Zalantzatxo bat: Zuzenketa bat egiten badut, gustatuko litzaidake gero
>> txopik berrikustea ... horretarako, "Zalantzazkoa" bezala jarri behar
>> dut, edo edozein modutan ere Txopik ikusiko du zeintzuk diren nik
>> egindako aldaketak?
>
> Edo zalantzazko bezela edo gomendio bezela. Azken hau egiten baduzu,
> ordea, beste gomendioekin nahastuta ager daiteke. Lehenengoak garbiago
> adieraziko dio Txopiri zuk propio utzitakoa dela ;)
Nik pertsonalki kate horiek zalantzazkoak bezala markatzea ondo deritzot.
Nik neuk beste itzulpen batzuetan hori egin izan dut beste norbaitek
euskaraketa hori berrikus dezan.
Hala ere, horrelako egoera asko aurkitzen badituzu, agian egokiagoa izango
da posta zerrendaren bitartez hartzen baditugu erabakiak, horrela,
interesa dugun guztion artean adostu ahal izango bait ditugu irizpideak.
Ohar bat: zalantzazkoa bezala markatua dagoen kate bat aurkitzen dudanean,
nik ere zalantzak baditut, kate hori saltatu egiten dut, besterik gabe.
Wordpress-eko itzulpena denon artean egin behar dugu!
Txopi.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago