[Librezale] Zerbitzua, euskara eta gehiago

Txopi txopi a bildua sindominio.net
Ost, Abe 21, 00:18:19, CET 2011


On Tue, 20 Dec 2011 12:04:02 +0100, Piarres Beobide wrote:
> Aupa nik ere interesgarri izango litzatekeela diot.
>
> Begirada bat bota eta euskaratzea ez lan gehiegi ez denez ez zen
> gehiegi luzatu beharko, nik sortuko pootle-n proeiktua eta 
> fitxategiak
> ipini baita euskaratzen laguntzeko prest.
>
> ala...
>
> Mikel Iturbe Urretxa<mikel a bildua hamahiru.org> igorleak hau idatzi zuen
> (2011eko aberen 20a 10:16):
>> Ander Elortondo<ander a bildua debagoiena.net> igorleak hau idatzi zuen
>> (2011eko aberen 20a 08:29):
>>> Aupa!
>>>
>>>
>>>  Txopik berri interesgarri bat argitaratu du bere google + hortan.
>>>
>>> Benjamin Kellermann "dudle" sortu du:
>>>  
>>> http://blackhold.nusepas.com/2011/12/dudle-alternativa-opensource-a-doodle/
>>>
>>>
>>> Hau euskaratu eta zerbitzua librezaletik emanez gero kristoren 
>>> atari
>>> indartze bat litzateke.
>>> Jakin badakit doodle zerbitzua ikaragarri erabiltzen dela, 
>>> euskarazko
>>> alternatiba librea ematea nire iritzia jende pilo bat librezale 
>>> ezagutzera
>>> ekarriko luke.
>>>
>>> Zer iruditzen ideia?
>>> igoko dugu po fitxategi pootlera?
>>>
>>>
>>> izan libre izan euskaldun!
>>> Ander.
>>>
>>>
>>
>> Kasualitatea, nik ere berria irakurri eta antzeko zerbait 
>> proposatzea
>> pentsatzen nengoen :P
>>
>> Nik oso ondo ikusten dut eta domeinu propio batekin Airean-en 
>> jartzeko
>> moduko proiektua izan daitekeela uste dut (errazago ikusten dudalako
>> izena gogoratzea, batez ere). Eta zelan ez, aurretik itzulpen 
>> lanetan
>> laguntzeko prest. 200 kate inguru dira, beraz nahiko azkar egin
>> daitekeen zerbait dirudi.
>>
>> ondo segi,
>>
>> mikel

Posten naiz horrelako zerbitzu bat eskaintzeko gogoa egoteagatik. 
Horregatik bakarrik egin beharko genukelakoan nago :-)

Baina, zoritxarrez baina bat daukat ideia honekin eta naiz eta aurrera 
atera (ni ez bait nago egitearen aurka, ezta gutxiago ere), erabakiak 
lagun artean hartzen laguntzeko web zerbitzuei buruz, gauzatxo bat esan 
nahi nuke.

doodle-ren kopia argia den dudle horretaz aparte bada beste aukerarik 
software librearen munduan. Decider proiektuari buruz ari naiz:
https://labs.riseup.net/code/projects/decider

Erabiltzaileentzat, Decider dudle&doodle baino erabiltzaileentzat 
ergonomikoagoa (erantzunak naturalagoak) eta argiagoa (behar diren 
aukerak bakar-bakarrik, kolore sistema bikaina) iruditzen zait. Hemen 
prestatu berri dudan adibide bat:
https://labs.riseup.net/decider/issue/view/oobesarohpeeghangish

Orduan arazoa zein da, galdetuko du baten batek. Ba arazoa, eta handia 
gainera, Decider mantentzen duenik ez dagoela. Software honen egileak 
Riseup-eko krakak dira, lehen mailako software batzuk egiteaz gain 
(puppet, backupninja), Decider baino askoz osoagoa eta anbizio gehiagoko 
lankidetzarako tresna bat sortzea erabaki zutenak. Eta baita sortu ere. 
Crabgrass deitzen da eta bere barnean, beste aukera askoren artean 
(bozketak eta inkesta mota desberdinak, Facebook edo Elgg bezalako 
funtzionalitateak: taldeak, fitxategiak, wikia, bloga, atasak, foroak, 
txata, kriptografia...) Deciderrek egiten duen berdina ere duena. 
Guretzat guzti honek interesik ez duela ulertzen dut, baina software hau 
garatzaileentzat dagoeneko interesik ez edukitzea azaltzeko aipatzen 
dut. Beraz, nire uste apalean, Decider tresna bikaina da, baina tamalez 
mantenurik ez duena. Eta horrek bug-ak zuzentzen ez direla eta 
onargarriak ez diren arazoak dakartza :-(

Guzti honekin esan nahi dudana da, dudle bat martxan jartzen badugu, 
nigatik ados, baina pena txiki bat izango nintzateke niretzat Decider 
bazterrean jarraitzeagatik. Bota dut nirea. Sentitzen dut txapa!

Goraintziak danori,

Txopi.




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago