[Librezale] Buber - Abildua-n elkarrizketa

Txopi txopi a bildua sindominio.net
As, Abe 20, 23:25:05, CET 2011


On Tue, 20 Dec 2011 09:49:48 +0100, Mikel Olasagasti wrote:
> Kaixo,
>
> Twitter bidez Euskadi Irratiko abildua saiotik kontaktuan jarri dira
> gurekin gaur edo ostiralean telefonoz elkarrizketa bat egiteko asmoz
> Buber sariaren kontuak direla eta.
>
> Inor irratian hitz egiteko prest?
>
> Mikel

Ni gai honen inguruan oporretan nago, sentitzen dut :-)

Edozein kasutan, argitaratu dugun adierazpenaz aparte ezer gutxi dago 
esateko (nik behintzat ez dut egokia ikusten elkarrizketatuak adostu 
dugunaz gain beste iritzirik zabaldu behar duenik). Beraz, nire ustez, 
gutako EDONORK egin dezake elkarrizketatxo hori zailtasunik gabe! 
Kazetariari adierazpenean adostu ez den beste edozein gai erantzungo ez 
dela esan (txutxu-mutxutan eta inoren trapu zaharrak ateratzeko 
tentazioa izan ez dezan) eta kitto :-)

Txopi.




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago