[Librezale] Webguneak eguneraketak behar ditu

Asier Sarasua asiersar a bildua yahoo.com
Or, Abe 16, 19:58:39, CET 2011


>________________________________
> From: Osoitz E <oelkoro a bildua gmail.com>
>To: librezale a bildua librezale.org 
>Sent: Friday, December 16, 2011 6:57 PM
>Subject: [Librezale] Webguneak eguneraketak behar ditu
> 
>
>Aupa,
>
>Librezaleko zerbitzariaren estatistikak begiratzen nengoela Piwik 1.6 eskaintzen hasi zait,  ez dakit zein den instalatuta dagoen bertsioa, librezaleko Wikian 0.6.3 aipatzen da.
>
>Itzulpena eguneratu gabe zegolakoan 1.6a deskargatu egin dut, nik egiteko asmoz, baina itzulpena eginda egon badago O_o.
>
>Wikia begiratzen hasi eta arazo hau maiz gertatzen dela ikusi dut, itzulpena egunean badago ere, wikia ez.
>
>Eskua sartuko nioke, baina azken boladan antolakuntza zein den ez dakidanez nahiago dut lehenbizi galdetzea.
>


Ba nik esango nuke araua dela ez dagoela araurik, eta lan egiteko gogoa duenak, egiten duela. Zerbait hobetu daitekeela ikusten baduzu, ez galdetu, egin eta kitto. ;)

Nik RSS bidez jarraitzen ditut azken aldaketak, eta zerbait hobetu dezakedala uste badut eta denboraz banabil, egin egiten dut.

http://librezale.org/wiki?title=Berezi:AzkenAldaketak&feed=rss


Asier.




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago