[Librezale] Buber sariei buruzko artikulua
Txopi
txopi a bildua sindominio.net
Or, Abe 9, 16:05:38, CET 2011
or., 2011.eko aberen 09a 12:49(e)an, patxi gaztelumendi(e)k idatzi zuen:
> Niri oso light iruditzen zait.
> Ez du ezer ikustekorik... hau guztia planteatzeko orduan Txopik erabili
> zuen tonua eta epikarekin.
Nire tonu aldaketa azaldu nuen. Nire inguruan I&E-rekin gatazka bat egon
zenean elkartea zuzentzen zutenak jada elkartean ez daudela dirudiela
(nolabaiteko errelebo bat egon dela) eta hasera baten oker egon
litezkeen suposaketa batzuk egin nituela (NoSoloUnix hautagai aurkeztu
ez zela adibidez).
Testua light-egia atera zitzaidala. Izan daiteke, baina zirriborro bat
besterik ez da. Aldatu mesedez nahi duzun guztia edo nahiago baduzu
idatzi zuk beste testu bat eta behar izanez gero moldatzen joango gara.
>
> Dena dela... sari hau desastre bat dela ere ez dugu esaten
> Euskarari ez zaio aipamenik egiten
I&E elkarteko esteka webguneko euskarazko bertsiora zuzendu nuen, esteka
zabaltzen duen orok webguneko euskarazko bertsioa egin gabe dagoela ikus
dezan. Baina kritika argiagoa egin daiteke, noski. Aurrera testuaren
ekarpen zehatzekin.
Euskararen inguruan kritika batzuk bururatzen zaizkit baina ez nituen
sartu. Hala ere, kontutan izan sari hauetara zazpi herrialdetatik
aurkeztu daitekela, guri bidali zidaten mezua elebiduna zela, sarietako
aurkezleak lan elebidun fina egin zuela (nire ustez behintzat) eta
hirutan euskaraz hitz egin zutela hizlariek (I&Eko presidenteak birritan
eta ohorezko sarituak behin). Orokorrean nik ez dut nahikoa ikusten,
baina Buber Sariei dagokionez euskararen erabilerak zero nabarmen bat
ere merezi ez duelakoan nago.
Formatu libreei dagokionez, hautagai aurkezteko Microsoft DOC bat bete
behar izatea txarto iruditzen zait. Gero barruan, RTF edo PDF bezala
bidali daitekela dio (erdaraz), baina ODT bat deskargagarri jarri
beharko litzatekela uste dut. Ziur nago besteok ere berdintsu pentsatzen
duzuela, baina testuan hori nola aipatu ez nuen jakin.
Software libreari dagokionez, I&E elkarteak ez du horren inguruan
aipamenik ere egiten. Pasa den ostegunean hala ere, presidenteak
software librea elkartearen oinarrietako bat bezala aipatu zuen
birritan. Elkarteak "neutraltasun teknologikoa" aipatzen du bere
baloreen artean, eta kontzeptu hori software jabeduna eta software
librearen bitartean erdiko posizio batetan egotea bezala ulertzen dutela
susmatzen dut. Hori ere ez zait bat ere egokia iruditzen, baina esan
bezala, partez suposaketak dira hauek. Testu serio baten gai hau nola
txertatu ez nuen jakin.
Baina ez dut jarraituko. Ander Elortondok esan duen bezala, I&E bera eta
sariak plano desberdinetan tratatu behar ditugulakoan nago. Nire ustez,
sariari uko txikikeriengatik egin diogula aurpegiratu ez diezaguten,
argumentu argiak eta pisudunak erabili behar ditugu. Buber Sariak
teknologia berrien inguruko sariak dira, ez daude software librearen
esparru zehatzera zuzenduak (eta I&E bera ere ez). Ezta euskarara ere.
Gu bai, gaina Buber sariak ez eta hori ulertu eta onartu behar
dugulakoan nago.
Guzti hori argi dugun heinean, betoz kritika gogorragoak eta ahalik
ondoen argudiatuak.
>
> eta librezale zer den, lau hitzetan bederen azaldu beharko litzateke.
>
> politikoki zuzenegia iruditzen zait....
>
> ez digutela abisatu da kritika bakarra....
Kritika ez da hori bakarrik. Beraiek ezarritako arauak betetzen ez
dituzten froga bat da, ganorarik ez dutela, jendeari iruzur egin diotela
(ez aurten bakarrik, baizik eta ziurrenik aurreko edizioetan ere),
gutxiengo kalitaterik betetzen ez duten zalaketa. Formak mantenduz
nahiko kritika gogorra egiten dela iruditzen zait. Baina tonua gogortu
daiteke, noski. Eta kritika gehiago sartu. Aurrera mesedez...
>
> ez nuke flame bat osatu nahi... baina gure burua oso ahul ikusten dut, egia
> esan.
> erreakzionatzeko indarrik gabe edo....
>
> ez dakit
Nik ez dut gure aldetik ahultasunik ikusten. Agian, zerbait txarra
esatearren, guztiok ditugun ikuspuntu ezberdinak adosteko zailtasuna
aipatuko nuke. Batzuk sarietan bonbazo bat eman nahi zuten, beste batzuk
berriz hautagaitzari uko egin. Ez ginen adostasun batera heltzeko gai
izan eta ez genuen talde bezala sarien aurretik ezer egin.
Orain sarien osteko garaian gaude. Argitaratuko dugun testuaren tonua
eta edukiak adosteko esfortzua egin behar dugu. Erreakzionatzeko
indarraz gain, erreakzionatzeko lana ere egin behar da. Nahi duenak
isilik geratzeko edo besterik gabe bere iritziak botatzeko eskubidea du.
Baina talde bezala zerbait egingo badugu, adostasuna bilatzeko bidea
jorratuz izango da, kritikak eta aportazioak konbinatuz, proposamenak
eginez. Ni horretan ari naiz.
Ondo segi,
Txopi.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago