[Librezale] Buber sarien irabazletako bat gu izan gara

Asier Garaialde agara a bildua kantauri.com
Lar, Abe 3, 11:50:20, CET 2011


Kaixo!

Nik bai egingo nuke zeozer gehiago. Webgunean notatxoa azaltzeaz gain,
idatzizko aldizkarietara gutun bat bidaliko nuke behintzat egoera
aldrebes hau azalduz. Kontutan eduki behar da sari hauei diru publikoz
laguntzan zaiela, hau da gu guztion diruaz.

Bada garaia internet eta teknologia berrien izenean xahutzen den diru
publiko guzti hori salatzea, hortik bizi diren 'iluminatu' guzti horiek
nortzuk diren erakusteko.

Asier Garaialde

2011/03/12 09:41(e)an, Ales Zabala Alava (Shagi)(e)k idatzi zuen:
> Kaixo!
>
> Data: 11/12/03 02:19, egilea: Txopi
>> Flipa!
>> http://buber.interneteuskadi.org/web/
>>
>> Apuntatu beharra zegoen baina ez ginen apuntatu ere egin.
>> Kontaktu bat eskatu ziguten baina ez genien erantzun ere egin.
>> Ez ginen sarietara joan ere egin baina irabazle aukeratu gaituzte.
>> Sariak banatu zituzten baina irabazleei (guri behintzat) ez diete
>> abisatu irabazle atera zirenik ere.
>>
>> Baina zer demontre da hau?
>> Besteak apuntatuko ziren sarietara?
>> Jakingo dute irabazi dutela?
>> Antolatu daitezke sari batzuk txartoago?
>> Zer egingo dugu kafkatar egoera honen aurrean?
>
> Nik ez nuke gehiegizko ezer egingo; librezaleko webgunean berri bat jarri
> Buber sariei uko egiten diegula azalpen txiki batekin, eta hor konpon.
>
> Azken finean ez du merezi kontu honekin denbora asko galtzea, ez?
>
>
> Agur,
>
> Shagi
>
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20111203/51419596/attachment-0001.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago