[Librezale] Buber sarien irabazletako bat gu izan gara

Ales Zabala Alava (Shagi) shagi a bildua gisa-elkartea.org
Lar, Abe 3, 09:41:40, CET 2011


Kaixo!

Data: 11/12/03 02:19, egilea: Txopi
> Flipa!
> http://buber.interneteuskadi.org/web/
> 
> Apuntatu beharra zegoen baina ez ginen apuntatu ere egin.
> Kontaktu bat eskatu ziguten baina ez genien erantzun ere egin.
> Ez ginen sarietara joan ere egin baina irabazle aukeratu gaituzte.
> Sariak banatu zituzten baina irabazleei (guri behintzat) ez diete
> abisatu irabazle atera zirenik ere.
> 
> Baina zer demontre da hau?
> Besteak apuntatuko ziren sarietara?
> Jakingo dute irabazi dutela?
> Antolatu daitezke sari batzuk txartoago?
> Zer egingo dugu kafkatar egoera honen aurrean?


Nik ez nuke gehiegizko ezer egingo; librezaleko webgunean berri bat jarri
Buber sariei uko egiten diegula azalpen txiki batekin, eta hor konpon.

Azken finean ez du merezi kontu honekin denbora asko galtzea, ez?


Agur,

Shagi
-------------- hurrengo zatia --------------
A non-text attachment was scrubbed...
Name: signature.asc
Type: application/pgp-signature
Size: 490 bytes
Desc: Digital signature
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20111203/d05afcf6/attachment-0001.pgp>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago