[Librezale] Buber Sariak 2011
Ibai Oihanguren
ibai a bildua oihanguren.com
Ast, Abe 1, 20:10:34, CET 2011
Berandu ibili gara bai...
Ba esaten didatenez Librezalek irabazi du saria.
og., 2011.eko aberen 01a 16:48(e)an, Txopi(e)k idatzi zuen:
> Aupa:
>
> Bi ordu eta erdi falta dira sari banaketa hasteko. Hauek ziren aipatu
> ditugun aukerak:
>> A) Irabazle ateratzekotan, bihar arratsaldean "sarao" horretara joan
>> daitekeen baten izena eman.
>> B) Ez erantzun eta egin dezatela nahi dutena.
>> C) Ezer adosteko denborarik ez dugula esan eta egin dezatela nahi
>> dutena.
>> D) Ezer adosteko denborarik ez dugula eta ez daukagula argi sari
>> horietan parte hartu nahi dugunik ere. Beraz, gure hautagaitza kendu
>> dezatela.
>> E) Sari hauetan parte hartu nahi ez dugula eta gure hautagaitza
>> ofizialki kendu dezatela eta sariak publikoak egitean uko egin diogula
>> argi utz dezatela.
>
> Gehi Patxik proposatutakoa:
>
> F) SARIA hartu, uko egin eta manifestu bat irakurriko nuke... eta
> manifestu hori han bertan zabaldu.
>
> Babesa jaso dutenak hauek izan dira:
>
> B: 1 (Gorka Azkarate)
> D: 4 (Ibai Oihanguren, Shagi, Ander Elortondo, Piarres)
> E: 1 (Txopi)
> F: 2 (Patxi, Dani)
>
> Hain denbora gutxian behar haina parte hartze izan ez dugula uste dut
> eta erantzun dugunok ere adostasun batera heltzeko denbora ere ez dugu
> izan. Gainera, aukera gehienek sariaren antolatzaileei sarien aurretik
> erantzun bat ematea behar zuten (A, C, D, E, F). Hori adostea ez zaigu
> posible izan.
>
> Gauzak horrela, bihar sariekin zer gertatu den ikusi eta erabaki berri
> bat hartzea proposatzen dut. Bihar arte,
>
> Txopi.
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago