[Librezale] Buber Sariak 2011

Txopi txopi a bildua sindominio.net
Ast, Abe 1, 16:48:02, CET 2011


Aupa:

Bi ordu eta erdi falta dira sari banaketa hasteko. Hauek ziren aipatu 
ditugun aukerak:
> A) Irabazle ateratzekotan, bihar arratsaldean "sarao" horretara joan
> daitekeen baten izena eman.
> B) Ez erantzun eta egin dezatela nahi dutena.
> C) Ezer adosteko denborarik ez dugula esan eta egin dezatela nahi 
> dutena.
> D) Ezer adosteko denborarik ez dugula eta ez daukagula argi sari
> horietan parte hartu nahi dugunik ere. Beraz, gure hautagaitza kendu
> dezatela.
> E) Sari hauetan parte hartu nahi ez dugula eta gure hautagaitza
> ofizialki kendu dezatela eta sariak publikoak egitean uko egin 
> diogula
> argi utz dezatela.

Gehi Patxik proposatutakoa:

F) SARIA hartu, uko egin eta manifestu bat irakurriko nuke... eta 
manifestu hori han bertan zabaldu.

Babesa jaso dutenak hauek izan dira:

B: 1 (Gorka Azkarate)
D: 4 (Ibai Oihanguren, Shagi, Ander Elortondo, Piarres)
E: 1 (Txopi)
F: 2 (Patxi, Dani)

Hain denbora gutxian behar haina parte hartze izan ez dugula uste dut 
eta erantzun dugunok ere adostasun batera heltzeko denbora ere ez dugu 
izan. Gainera, aukera gehienek sariaren antolatzaileei sarien aurretik 
erantzun bat ematea behar zuten (A, C, D, E, F). Hori adostea ez zaigu 
posible izan.

Gauzak horrela, bihar sariekin zer gertatu den ikusi eta erabaki berri 
bat hartzea proposatzen dut. Bihar arte,

Txopi.




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago