[Librezale] StatusNet-en itzulpena

Txopi txopi a bildua sindominio.net
Al, Ira 27, 21:00:34, CEST 2010


Julen(e)k dio:
> ar., 2010.eko iraren 21a 19:53(e)an, Txopi(e)k idatzi zuen:
>> Joakin Bati(e)k dio:
>>> Kaixo, lagun. Orain dela denbora bat eskatu nizun nire saiakera ETA
>>> ENGAINA DEZAGUN DENBORA
>>> librezale bidez interneten jartzeko nire beste liburua bezala.
>>> Zer iruditzen zaizu?
>>> Zure berrien zain naukazu
>>> Joakin Balentzia Tirapu
>>
>> Joakin, abuztuaren lehen mezu bat bidali nizun laguntzeko prest nengoela
>> azalduz. Ez dakit ez bazenuen jaso edo ni ondo azaldu ez banintzen...
>> baina edozein kasutan, kontua da Librezale talde oso bat dela eta era
>> honetako erabakiak denon artean hartzen ditugula.
>>
>> Beraz, taldea ados egonez gero zure liburu berria gurean argitaratzeko
>> (aurrekoan bezala Creative Commons BY-SA lizentziarekin), nire aldetik
>> prest nago testua prestatzeko eta Librezaleko webgunean argitaratu dadin
>> arduratzeko.
>>
>> Besteok zer deritzozue Joakin Balentziaren eskaerari?
> 
> Aurretik ere igo genuen; problemarik ez nere paretetik.
> 
> Baina Joakin, hurrengorako ireki hari berri bat gai esanguratsu batekin,
> eztabaidaren haria ez nahasteko.

Joakini liburua editatua bidali diot (formatu aldeketa batzuk, CC
lizentzia, indizea...) eta bere oniritzia eman duenez, gurean argitaratu
dezakegu jada.

Joakin posta zerrendekin oso ondo konpontzen ez delakoan nago eta beraz
niri bidali dizkidan hitzak luzatzen dizkizuet: "Esker mila anitz, lagunok"

Testua Juleni bidali diot webgunean eskuragarri jar dezan. Beste
norbaitek baimenak badauzka edo besterik gabe testua berari ere
bidaltzea nahi badu, eskatu besterik ez dauka.

Goraintziak guztioi,

Txopi.




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago