[Librezale] Gwibber euskaraz, eta: Librezalekoa da?
Asier Sarasua Garmendia
asarasua a bildua telefonica.net
As, Ira 21, 11:27:24, CEST 2010
Egunon,
Beste egunean Gwibber-en itzulpenetarako gunean sartu[1] eta falta ziren
kateak euskaratu nituen. Gutxi gora-behera 60-70 kate euskaratu nituen
eta denera 146 kate dira. Itzulpen horretan Librezalen gauden beste
batzuen izenak ere agertzen dira, baina baita Librezalekoak ez diren
pertsonen izenak ere.
Gwibber-i buruzko zerbait jarri nahi dut Librezaleren webgunean, baina
zalantzan nago ia nola jarri behar dudan.
- Kate gehienak librezaleok itzuli ditugunez, Librezaleren proiektu
modura sartu proiektuen orrian. Arazoa: beste batzuk ere parte hartu
dute eta normala denez moskeatu egin daitezke.
- Aurrekoa egin (Librezaleren proiektuen atalean sartu), baina ondo
azalduta ez dela Librezaleren proiektu hutsa, beste batzuek ere
Launchpad bitartez parte hartu dutela.
- Blogean albiste bat jarri eta kitto, ez hartu Librezaleren proiektu
modura.
Iradokizunik?
Asier.
[1]https://translations.launchpad.net/gwibber/trunk/+pots/gwibber/eu/+translate
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago