[Librezale] freeciv euskaraz

Julen julenx a bildua gmail.com
Ast, Urr 28, 12:36:22, CEST 2010


og., 2010.eko urrren 28a 12:20(e)an, Mikel Iturbe(e)k idatzi zuen:
> Iepe!
>
> Ander eta biok beste bi lagunekin batera Freeciv [1] estrategia jokoa
> euskaratzen hasi gara.
>
> Norbait laguntzeko prest edo balego, posta-zerrenda [2] (eta laister
> po fitxategiak igoko diren lekua) antolatu dugu,
> barne-komunikaziorako.

Soinurik edo lokalizatu behar da? Kasu horretan esperientzia berria 
probatzeko ahotsa jartzeko prest nago...

Aparteko kontu bat, garatzaileei begira:

Internazionalizazioko orrian[1] testuinguruaren inguruko arazoa (kate 
berdin bat testuinguru ezberdinetarako moldatzea) konpontzeko txapuza 
bat egiten dute:
"Freeciv solves this problem by introducing the concept of qualified 
translatable strings. Strings are "qualified" by prefixing them with a 
descriptive tag, surrounded by "?" and ":"."

Esan bezela, hori txapuza bat da, gettext tresnek arazo hori konponduta 
baitute msgctxt bidez. Argibide osoak eskuliburuan[2] daude.

Kontutxo hau garatzaileei helaraz badiezaiekezue (eta arazoa modu 
egokian konpontzen badute), zuek eta beste hainbat hizkuntzetako 
lokalizatzaileek eskertuko duzue, benetan. Balizko arazoak ekidingo 
dituzue, gainera.

Julen.

[1] http://freeciv.wikia.com/wiki/Internationalization
[2] http://www.gnu.org/software/hello/manual/gettext/Contexts.html



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago