[Librezale] Shotwell argazki-kudeatzailea euskaraz

patxi gaztelumendi patxi a bildua gaztelumendi.org
Ast, Urr 21, 10:21:34, CEST 2010


Hau ere publiko egin beharko genuke, publikoago esan nahi dut.

Librezale guneari bisibilitatea emanez. zabaldu, sare sozialetan, sustatu
(argitaratzen badute) eta zuzeu, eta beste holakoetan.

Zerrenda egin, eta bakoitzak leku bat hartuko bagenu?

-zuzeu  nik neuk adibidez
-sustatu
-indymedia
-blog pertsonalak
-zabaldu
-eitb
-a bildua
-blogari konkretuei, argazkigintzan dabiltzanai
-Ubuntu basque experience
....

apurka apurka, bisibilitate gehiago lortze aldera, gauza bat euskaratzen
dugun bakoitzean, tresna bat gehiago daukagu euskaldun guztiok, ez al da
hori itzela?

zorionak eta aurrera!

patxik



Julen<julenx a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2010eko urrren 21a 10:16):

> az., 2010.eko urrren 20a 22:57(e)an, Asier Sarasua(e)k idatzi zuen:
>
>  Shotwell argazki-kudeatzailea euskaraz:
>>
>> http://librezale.org/2010/10/20/shotwell-argazki-kudeatzailea-euskaraz/
>> http://librezale.org/wiki/Shotwell
>>
>
> Aplikazio bat gehiago euskaraz, primeran :)
>
> Txorakeria pare bat:
>
> - "Ubuntu 10.10 bertsioan urte askotan argazkiak kudeatzeko aplikazio
> lehenetsia izan den F-Spot ordeztu du." Igual oker nago, baina ez al zuten
> ba 10.04an gehitu?
>
> - Pantaila-argazkitik:
> Diapositiba_aurkezpena → Diapositiba-aurkezpena
> Menu-barrako 'Gertaerak' eta 'Etiketak' sarrerek laster-tekla bera
> erabiltzen dute (bai, Firefoxen ere berdin pasatzen da 'Laster-markak' eta
> 'Laguntza' sarrerekin).
>
> Julen.
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://www.mundurat.net/mailman/listinfo/librezale
>



-- 
patxi gaztelumendi
www.gaztelumendi.org
larrabetzu - euskal herria
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20101021/4cbba9d3/attachment-0001.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago