[Librezale] Shotwell argazki-kudeatzailea euskaraz

Julen julenx a bildua gmail.com
Ast, Urr 21, 10:16:40, CEST 2010


az., 2010.eko urrren 20a 22:57(e)an, Asier Sarasua(e)k idatzi zuen:
> Shotwell argazki-kudeatzailea euskaraz:
>
> http://librezale.org/2010/10/20/shotwell-argazki-kudeatzailea-euskaraz/
> http://librezale.org/wiki/Shotwell

Aplikazio bat gehiago euskaraz, primeran :)

Txorakeria pare bat:

- "Ubuntu 10.10 bertsioan urte askotan argazkiak kudeatzeko aplikazio 
lehenetsia izan den F-Spot ordeztu du." Igual oker nago, baina ez al 
zuten ba 10.04an gehitu?

- Pantaila-argazkitik:
Diapositiba_aurkezpena → Diapositiba-aurkezpena
Menu-barrako 'Gertaerak' eta 'Etiketak' sarrerek laster-tekla bera 
erabiltzen dute (bai, Firefoxen ere berdin pasatzen da 'Laster-markak' 
eta 'Laguntza' sarrerekin).

Julen.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago