[Librezale] Zer da Librezale? (Lehen: Euba 2.1)
Txopi
txopi a bildua sindominio.net
Or, Urr 15, 00:03:54, CEST 2010
Asier Sarasua(e)k dio:
[...]
> 1.- Librezaleren helburua, softwarea euskaraz jartzea.
> Proiektu asko ditugu orain, eta garrantzitsu batzuk eguneratu egin behar dira,
> batez ere Mailman eta WordPress; baina besteak ere, batez ere Mozillakoak,
> eguneratuta mantendu behar dira, eta horrek ere lana eskatzen du. Garrantzitsua
> iruditzen zait jakitea zenbat gauden prest itzulpenak egiteko, hori da
> Librezaleren mamia. Ez soilik prest egotea, egin egitea ere bai.
> Mikelek WordPressi ekingo diola esan duenez, ni Mailman eguneratzeko prest nago.
> Hala ere, urrian ezingo dut, ze beste kontu batean sartuta nago orain.
> Librezale zerrendan 78 e-posta helbide harpidetuta daude. Berriro esango dut, ze
> kontu honen inguruko gakoetako bat iruditzen zait: softwarea itzultzeko prest
> nor dagoen eta itzulpenak nork egingo dituen jakitea garrantzitsua da.
[...]
Parkatuko nauzue hainbeste egunetan erantzun ez izana baina gainezka
nabil hainbat gauzekin eta nahiko nukeena baino askoz denbora gutxiago
daukat Librezaleren gauzetan aritzeko.
Mezu hau Asierrek idatzitako lehen puntuagatik dator, baina nik orokortu
nahiko nuke. Zer da Librezale? Denok ideia berdina al dugu Librezale
denari buruz?
Gogoan dut nik ere Librezaleren jarduera eta helburuei buruz ideia
berdina nuela (software librea euskarara lokalizatzea) eta orduan Osoitz
Elkorobarrutiak, talde honen sortzaile garrantzitsuenetarikoa, espero ez
nituen azalpenak eman zizkin (beno, niri eta bilera hortan geunden guztioi).
Nik uste nuen Librezale software librea euskaratzeko proiektu bat zela.
Eta ez da gutxi hori ere! Kontua da, Librezalek bere lehen urteetan
software libre ezagun batzuk euskaratzeaz gain (Mozilla fundaziokoak
gehien bat), software libreko lizentzia batzuk ere euskaratu zituela
(GPL eta LGPL oker ez banago). Foro batzuk ere martxan jarri ziren eta
bertan software librearekin lotuta ez zeuden laguntza foroak ere baziren
(Windows eta MacOS oker ez banago).
Ez hori bakarrik, gogoan dut Joxe Rojas-ek MacOS X berak bakarrik
euskaratu zuenean eta Librezaleko kideoi bere lanaren emaitza bidali
zigunean. Ni harrituta nengoen Librezale barruan sistema eragile
pribatiboei nolabaiteko sostengua emateagatik. Eztabaida bat sortu zen
eta Osoitzek eta besteren batek esaten zuena (askoz gehiago ere ez ginen
:-), Librezaleren helburua euskara IKTetan hedatzea eta sustatzea zela.
Eta jendeari euskara erabiltzen laguntzeko, erabiltzen zituzten tresnak
euskaratzea oso garrantzitsua zela. Baina ez hori bakarrik, software
librea (oraingoz) erabiltzen ez zutenek ere euskaraz egiteko aukera
ematea gure helburuen artean egon zitekeela.
Ni haseran ez nengoen ados, software librearen aldekoa bait naiz oso,
baina ulertzen nuen azalpenok eta ekimen horiek errespetagarriak
iruditzen zitzaizkidan eta Librezaleren baitan ikuspuntu horiek
zeuzkatenak ere sar zitezkeela.
Beranduago, Librezalek Creative Commons lizentziak euskaratzeko egin zen
saiakera batetan lagundu zuen. Ez dakit talde bezala hori babestera
heldu baginen, baina gogoan dut Librezaleko bat baino gehiago saltsa
horretan ibili zela. Eta noski Creative Commons lizentziak eduki
libreekin dute zerikusia, ez software librearekin zehazki.
Gogoan dut baita Librezaleko beste kide batek eta biok euskarazko
liburuen bookcrossing bat egiteko gogoak genituela eta horretarako
webgune bat nola prestatu pentsatzen ibili ginela. Azkenean ez genuen
ezertxo ere egin (guztioi hainbatetan gertatzen zaigun bezala), baina
gogoan dudanagatik proiektu hori Librezaleren baitan aurrera ateratzea
pentsatu genuen. Zergatik? Ba Euskararen aldeko ekimen bat zelako eta
Internet tartean zegoelako.
Guzti honekin esan nahi dudana da, nire uste apalean Librezale ez dela
soilik software librea euskarara lokalizatzeko talde bat. Hori da eta
beti izan da Librezaleren jarduera nagusia eta ziur nago kanpoko jende
gehienak horrekin lotzen gaituela, baina nire ikuspuntu pertsonaletik
Librezale IKTetan euskara zabaltzeko eta indartzeko ekimen bat da. Azken
finean hori bait da nire ustez gu guztiok elkartzen gaituena. Euskara
eta teknologia. Gehienok, guztiok ez bada, software librearen aldekoak
izango gara zalantzarik ez horretaz, baina baita estandar irekien
aldekoak, eduki libreen aldekoak, protokolo irekien aldekoak, egileek
beraien eskubideak kudeatu ditzaten aldekoak, eta abar.
Software libreak dituen abantaila ugariei esker, gure eskuetan dago
software mordoa euskaratzea. Guretzat software librea tresna eta
helburua da, biak, IKTetan euskararen erabilera hedatzeko aukera bikaina
ematen bait digu. Baina IKTetan euskararen erabilera hedatzeko beste
modu askotxo daude. Eta nire ustez beste modu horiek nolabait kontutan
izan behar genituzke. Software euskaraketara mugatuko bagina, horrek
esan nahiko luke Joakin Balentziari bere liburuak (lizentzia libreekin)
Interneten argitaratzen laguntzea ez zela gure jarduera osatzen duen
gauza bat izango, baizik eta gure jardueratik kanpo dagoen zerbait.
Orain arte hori ez da nik pentsatu dudana. Baina egongo da horrela
pentsatzen duenik. Beraz, orain proiektuan parte hartzen dugunon artean
Librezale zer den hausnartzea egokia izango litzatekeelakoan nago.
Nahi baduzue hari honetan, beste batetan, Euban... azken finean
Librezale zer den definitzea egin beharreko zerbait genuen lehendik ere:
http://librezale.org/wiki/Zer_da_Librezale
Parkatu txapa. Zelako mezu luzea rediox! Badakit txapas bat naizela.
Buruan bueltaka dauzkadanak hitz gutxiagotan esaten ikasi behar dut,
noizbait :-)
Txopi.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago