[Librezale] Euba 2.1

Ander Elortondo ander a bildua debagoiena.net
Ost, Urr 13, 09:05:22, CEST 2010


  2010/10/10 19:28(e)an, Asier Sarasua(e)k idatzi zuen:
> ----- Original Message ----
>
>> From: Julen<julenx a bildua gmail.com>
>> To: librezale a bildua librezale.org
>> Sent: Fri, October 8, 2010 12:16:10 PM
>> Subject: Re: [Librezale] Euba 2.1
>>
>> az., 2010.eko urrren 06a 13:18(e)an, patxi gaztelumendi(e)k idatzi zuen:
>>>   Iepa lagunok.
>>>
>>> Une garrantzitsua da hau  librezalerentzat.
>> Niri ondo  iruditzen zait, denboraz nahiko larri ibiliko naizen arren
>> seguru  jota.
>>
>> Zerbitzariarena halere, oker ez banago hil honetan egin beharreko
>> zerbait dirudi, ez al da  ala?
>>
>> Julen.
>> _______________________________________________
> Aupa, Librezaleren egoerari buruz orain arte esandakoak bildu ditut. Uste dut
> erabakiak hartzeko garaia dela.
>
> 1.- Librezaleren helburua, softwarea euskaraz jartzea.
> Proiektu asko ditugu orain, eta garrantzitsu batzuk eguneratu egin behar dira,
> batez ere Mailman eta WordPress; baina besteak ere, batez ere Mozillakoak,
> eguneratuta mantendu behar dira, eta horrek ere lana eskatzen du. Garrantzitsua
> iruditzen zait jakitea zenbat gauden prest itzulpenak egiteko, hori da
> Librezaleren mamia. Ez soilik prest egotea, egin egitea ere bai.
> Mikelek WordPressi ekingo diola esan duenez, ni Mailman eguneratzeko prest nago.
> Hala ere, urrian ezingo dut, ze beste kontu batean sartuta nago orain.
> Librezale zerrendan 78 e-posta helbide harpidetuta daude. Berriro esango dut, ze
> kontu honen inguruko gakoetako bat iruditzen zait: softwarea itzultzeko prest
> nor dagoen eta itzulpenak nork egingo dituen jakitea garrantzitsua da.
>
> Wikian proiektu bakoitzaren inguruan ematen den informazioa ere eguneratuta
> mantendu behar da.
>
Beno, nahia eta errealitatea bateratzeko garaia heldu zait niri. Ezin 
diot heldu guztiari beraz laster eguneratuko ditut wikiko eta webguneko 
datuak.
Calendar, Tux paint ziur jarraituko dudana, Compiz ez dakit eta cairo 
dock ziur lagako dudala (AWN, Docky eta unity euskaraz izanik ez dut 
indarrak honetara bideratuko).

> Beste lan bat ere badaukagu orain, blogaren eguneratzea. Ez dakit zein den zuen
> ideia, baina nik uste dut mugimenduan mantendu behar dela, eta gutxienez hilean
> bizpahiru artikulu sartu behar direla. Horretarako, norbait prest egon behar da
> artikuluak idazteko. Gero eta jende gehiagok idatzi, ba hobeto.
Ados eta prest nago hilean behin gure gaien inguruan zerbait idaztera.

> 2.- Ostatatzearen lan teknikoa.
> Nik gutxi dakit honi buruz, baina prest nago ahal den neurrian laguntzeko.
> Webgunea eguneratzen aritu ginenean instalatu nituen WordPress, Mediawiki eta
> FluxBB nire ordenagailuan eta zerbait egin dezaket.
>
> Zerbitzaria aukeratzearena, ba hor zuek esango duzue. Linode esan duzue, ba
> Linode. Aritz Oleak esan du OVH begiratu daitekeela... Baina hori bai
> lehenbailehen egin beharko dugula.
>
Honetan ez dut gaitasunik laguntzeko baina zorionez julen eta mikel 
prest agertu ziren.
> 3.- Dirua
> Ni dirua jartzeko prest nago, uste dut gehienok bezala. Ez nago prest diru hori
> kudeatzeko, esan nahi dut nire izena jartzea domeinua eta ostatatzea
> ordaintzeko, ze nahiko daukat Euskalbarrekoarekin. Librezalek izaera legalik ez
> duenez, izena emango duen pertsona bat behar dugu. Orain, noren izenean dago eta
> nork ordaintzen du librezale.org domeinua?
>
> Uste dut aurreikuspen bat egin eta urtez urte honetaz kezkatzen ibili ordez (edo
> okerrago dena, hurrengo urteetan pertsona bakar batek ordaintzea dena), hainbat
> urtetako gastua ordaintzeko dirua jarri beharko genukeela hasieratik. Agian 5
> urterako dena ordainduta utzi.
>
> Dirua lortzeko bideei dagokienez, kamisetarena hor dabil bueltaka urtetan, eta
> ez da inoiz egin. Ondo egon daiteke kamiseta egitea, nik Librezaleren kamiseta
> bat euki nahi nuke. Hala ere, kamiseta egitea, banatzea, saltzea, etab.
> kostatuko zaiguna (denboran) ikusi beharko litzateke. Softwarea itzultzeko
> denbora kentzen badit, nahiago dut zuzenean dirua jarri.
>
a) Dirua zuzenean jartzeko prest.
b) kamiseta: diseinuaz gain kalitatearen kontua dago. Kotoizko "fruit of 
de loom" tipikoa merke baina hiru aldiz garbitzean ondatzen dena edo 
garestiagoa eta kalitate handia duen zerbait. Ni bigarren honen aldekoa 
naiz, Asier bezala kamiseta EDUKI nahi nuke eta.


> 4.- Bilera
> Nahi duzuen tokian eta nahi duzuen egunean. Nik badaukat leku handi bat
> erabiltzeko aukera, txuleta erreak egiteko prestatuta dago gainera, baina Euskal
> Herriaren ertz batean dago, eta uste dut hobe litzatekeela Euskal Erdian egitea,
> librezalekide gehienak hurbilago egon daitezkeen lekuren batean.
>
Ni joango naiz erabakitzen duzuen tokian.


> Asier.
>
>
>
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://www.mundurat.net/mailman/listinfo/librezale
>
> .
>





Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago