[Librezale] Fwd: Airean zerbitzaria
Mikel Olasagasti
mikel a bildua olasagasti.info
Or, Aza 26, 09:27:28, CET 2010
Julen<julenx a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2010eko azaren 26a 08:41):
> og., 2010.eko azaren 25a 19:48(e)an, Mikel Iturbe(e)k idatzi zuen:
>
>
>> Airean zerbitzariaren alde aho batez agertu ginen asanbladan, uste
>> dut, beraz alde horretatik jada ados gaudela esan daiteke, inork ez
>> badu kontrakorik esaten, behintzat.
>>
>> Nik behintzat ez daukat inolako arazorik beste talde bat sartzeko
>> zerbitzarian. Are gehiago, uste dut UKBERRI.NETen kasuan onuragarria
>> izan ahal zaigula. Alde batetik diru gutxiago da talde bakoitzeko, eta
>> bestetik zerbitzariaren kontratazioa egiterako orduan elkartea izatea
>> lagungarria dela uste dudalako. Gainera eurei, diru-laguntza kontuak
>> errazteko balio baldin badie, ba hobeto. Buruko min bat gutxiago
>> guretzat.
>>
>> Imajinatzen dut nahiz eta streaming proiektua abian jarri, oraindik
>> azpiegiturak askorako emango duela...
>>
>> Sar nazazu posta-zerrenda horretan Mikel.
>>
>
> Ez dago esan beharrik... +1 eta gehitu nire helbidea posta-zerrendara.
>
> Halere duda bat: posta-zerrenda hori taldeen arteko koordinaziorakoa da edo
> besterik gabe zerbitzariaren sorrerari abiada emateko behin-behineko tokia?
>
Oraingoz proiektuaren hasiera koordinatzeko. Proiektua martxan jartzean
agian beste moduren batean koordinatzea adosten da edo batek daki, baino
momentu hauetan CC gehiegi ez izateko ta inor mezua jaso gabe ez geratzeko
modua da.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20101126/7a8a5be7/attachment-0001.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago