[Librezale] Klavaro itzultzen. Laguntza behar
Asier Sarasua
asiersar a bildua yahoo.com
Or, Aza 26, 08:23:16, CET 2010
>From: Gorka Azkarate <gorkaazkarate a bildua gmail.com>
>To: librezale a bildua librezale.org
>Sent: Thu, November 25, 2010 11:51:34 PM
>Subject: Re: [Librezale] Klavaro itzultzen. Laguntza behar
>
>Asier Sarasua<asiersar a bildua yahoo.com> igorleak hau idatzi zuen (2010eko azaren 24a
>17:06):
>>
>>Ba badakizu, blogerako beste artikulutxo bat apuntatu dut zure zerrendan:
>>- Calibre
>>- Tatoeba
>>- Klavaro
>>- KTouch
>>- Sistema osorik euskaraz jarri
>>...
>>;)
>>
>>Asier.
>>
>Et, et, et, Asier, nik badut dagoeneko blog bat eta kostatzen zait noiz edo noiz
>
>bertan zerbait idaztea. Ez dut ia inoiz idazten baina nire ikasleak bertan
>idazteko xaxatzen nahikoa lana hartzen dut.
>
>Ez duzu idazten jarri nahi izango, Librezale WP blog horretan, hasiberriena eta
>
>beste aldetik adinez zaharren den neofito hau, ezta?
>
Aizu, zahar zaharra... ez dakit ni zu baino "zaharragoa" naizen, baina urte
gehiago ditudala seguru, kar kar.
>Niretzat atzokoan Anderrek bota duena aurkikuntza izan zen baina Librezale
>zerrendako gehienontzat "Synaptic + basque" trikimailutxo hori izango zen
>Bermiotar batentzat ume batek itsasoa deskubritzea bezalakoa... Dena den,
>kanpoko irakurle askorentzat trikimailu polita da eta hamaika tokitan
>argitaraturik egongo den arren agian merezi du berriro ere argitaratzea.
>
>Zuengandik ikasteko nabil hemen, eta oraingoz ez dut ikasi, ez dut ikasi nahi!,
>Librezale WP horretan nola editatzen den baina deskuidatzen bazarete, egunen
>batean, Librezaleko blogeko historiako artikulurik luzeena neuk idatziko dut.
>Volgako Batelarien horiek txiki utziko duen artikulu bat. Kontuz gero! ;-)
>
Beno, jende gehiagok blogean idatz zezan saiatu behar nuen... ;-) Axola ez
badizu, gogorik badaukat nik idatziko ditut goian aipatu ditudan aplikazioei
buruzko artikuluak blogerako.
Asier.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago