[Librezale] Klavaro itzultzen. Laguntza behar

Gorka Azkarate gorkaazkarate a bildua gmail.com
Ast, Aza 25, 23:51:34, CET 2010


Asier Sarasua<asiersar a bildua yahoo.com> igorleak hau idatzi zuen (2010eko azaren
24a 17:06):

>
>
> Ba badakizu, blogerako beste artikulutxo bat apuntatu dut zure zerrendan:
> - Calibre
> - Tatoeba
> - Klavaro
> - KTouch
> - Sistema osorik euskaraz jarri
> ...
>
> ;)
>
> Asier.
>
> Et, et, et, Asier, nik badut dagoeneko blog bat eta kostatzen zait noiz edo
noiz bertan zerbait idaztea. Ez dut ia inoiz idazten baina nire ikasleak
bertan idazteko xaxatzen nahikoa lana hartzen dut.

Ez duzu idazten jarri nahi izango, Librezale WP blog horretan,  hasiberriena
eta beste aldetik adinez zaharren den neofito hau, ezta?

Niretzat atzokoan Anderrek bota duena aurkikuntza izan zen baina Librezale
zerrendako gehienontzat "Synaptic + basque" trikimailutxo hori izango zen
Bermiotar batentzat ume batek itsasoa deskubritzea bezalakoa... Dena den,
kanpoko irakurle askorentzat trikimailu polita da eta hamaika tokitan
argitaraturik egongo den arren agian merezi du berriro ere argitaratzea.

Zuengandik ikasteko nabil hemen, eta oraingoz ez dut ikasi, ez dut ikasi
nahi!, Librezale WP horretan nola editatzen den baina deskuidatzen bazarete,
egunen batean, Librezaleko blogeko historiako artikulurik luzeena neuk
idatziko dut. Volgako Batelarien horiek txiki utziko duen artikulu bat.
Kontuz gero! ;-)

-- 
Gorka Azk.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20101125/1fb3c65e/attachment-0001.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago