[Librezale] Klavaro itzultzen. Laguntza behar

Gorka Azkarate gorkaazkarate a bildua gmail.com
Ost, Aza 24, 12:10:13, CET 2010


Josebak idatzi du:

...
>> Nik dakidala, ubuntu instalazioetan ktouch euskaraz ageri
>> da.
>> ...
>>
>
Mila esker informazioagatik, Joseba.

Zeuk abisua eman eta gero erraz topatu dut [1]

[1]
http://alexgabi.blogspot.com/2010/07/linux-ktouch-mekanografia-ikasteko.html

Ubuntun, besterik gabe, lehenetsita deskarga daitekeen KTouch aplikazioa ez
da hain erraz euskaraz jartzen baina agian horrela izango da Kbuntun.

Oraindik saiatu gabe nengoen, aurreko batean Piarresek aholkatzen zidan
bezala, KDE-ko Marcosekin harremanetan jartzen baina dagoeneko euskaratuta
dagoela goitik behera ikusita, ahalegindu beharrik ez.

TuxType-rekin saiatuko naiz beraz, Klavarorena amaitu ostean (Translation
Projecteko arduradunari mezu pribatua bidali eta erantzunaren zain nago,
Klavarorena bukatutzat emateko).

Librezalek dagoeneko euskaratuta dauden programen bilduma egiteko asmoa
badu, beraz, hona hemen dagoeneko euskaraturik dagoen beste aplikazio bat:
KTouch.

...

Piarresek idatzi zuen:

> TuxType-rentzat probatu al duzu hemen: tux4kids-tuxtype-dev at
>> lists.alioth.debian.org
>>
>
Oraindik ez dut probatu, denbora librerik gabe nabil aspaldi honetan. Mila
esker aholkuagatik.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20101124/e1b4d709/attachment-0001.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago