[Librezale] Klavaro itzultzen. Laguntza behar

joseba a bildua euskalerria.org joseba a bildua euskalerria.org
Ost, Aza 24, 00:16:31, CET 2010


----- Jatorriko mezua ondoren agertzen da -----
Nork: Gorka Azkarate <gorkaazkarate a bildua gmail.com>
Norentzat: librezale a bildua librezale.org
Gaia: Re: [Librezale] Klavaro itzultzen. Laguntza behar
Data: Fri, 19 Nov 2010 19:52:45 +0100

>>
>> Webgunean bertan argi jartzen du TP bidez kudeatzen
>>>direla itzulpenak: 
>> http://klavaro.sourceforge.net/en/translation.html
>>
>
>
>Mila esker laguntzagatik, Julen. Zuk aipatzen duzun helbide
>hori ikusita neukan. Talde horretako partaide izatea ez
>zitzaidan ezinbestekoa iruditu baina badaezpada taldean
>izena eman nuen. Mikel Olasagasti admin. bezala agertzen
>zela, besterik ez dut gogoratzen. Baina ez nuen bertan
>agertzen zen Mikelen helbidera inolako mezurik bidali. Mea
>culpa.
>
>Egin duzuna beraz:
>>> 1. Euskaratzen hasi
>>> 2. Harremanetan jarri
>>>
>>
>Azkenean horrela gertatu da, baina ez zen hori nire asmoa.
>Kontua izan da askoz errazago egin zaidala berrehun eta
>piko kate duen po fitxategia eskuratzea eta euskaratzea
>behar nuen harremana lortzea baino.
>
>Eta bide batez; gauza bera gertatzen ari zait euskaratu
>nahi dudan hurrengoarekin: edo TuxTyping edo KTouch. Behar
>ditudan kontaktuak lortzen oso traketsa naiz. Oraindik ez
>dut asmatu! (Baina oraingoan, ez naiz itzultzen hasiko
>harremana lortu arte).

Kaixo Gorka,

Ktouch euskaratuta dago! Gainera ez interfazea bakarrik,
landu 
beharreko testuak ere euskarara egokituta daude. Bai
trebakuntzarako 
testuak eta bai ikasketarakoak ere (tz, ts, tx ...) 
Nik dakidala, ubuntu instalazioetan ktouch euskaraz ageri
da.
Bestalde, trebaketa testu gisa euskal kantak, atsotitzak eta
horrelakoak 
egokitu ziren, kanten kasuan egileen baimena eta guzti lortu
zen.

Ezer behar izan ezkero esadazu.

Ongi segi,
Joseba.


>
>--
>Gorka Azk.
>
>
>_______________________________________________
>Librezale mailing list
>Librezale a bildua librezale.org
>http://www.mundurat.net/mailman/listinfo/librezale
>



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago