[Librezale] calibre sailkatzen
Julen
julenx a bildua gmail.com
Al, Aza 22, 14:34:54, CET 2010
al., 2010.eko azaren 22a 14:20(e)an, Gorka Azkarate(e)k idatzi zuen:
> Aupa Librezaleok,
>
> konturatu naiz calibre aplikazioa Ubuntuk "Bulegoa" kategoria pean
> sailkatzen duela. Beraz, wikian sartu eta nik ere "Beste batzuk"
> kategoria kendu diot eta "Bulegoa" kategoria ezarri.
>
> Kontua da gero calibre ez dela hemen agertzen:
>
> http://librezale.org/wiki/Bulegoa
>
> Zerbait ahazten zaidala argi dago baina begi bistakoa izango den zerbait
> ezin dut ikusi.
>
> Ea nork ematen didan argia.
"Bulegoa" orria orri normal bat da, eskuz sortua.
Kategoriatan bildutako artikuluak "Kategoria:" izen eremua dute aurrizki
gisa. Honen bila zabiltza:
http://librezale.org/wiki/Kategoria:Bulegoa
Noski, idealena izango litzateke artikulu bat kategorizatu eta "Bulegoa"
orrian daukagun formatuan agertzea automatikoki. Horrela, eskuz ez
litzateke ezer gehitu beharrik izango, artikulua kategorizatu eta kitto.
Hainbat kategoriatan agertuko litzateke, gainera.
Julen.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago