[Librezale] calibre

Gorka Azkarate gorkaazkarate a bildua gmail.com
Al, Aza 15, 07:08:55, CET 2010


Aupa Librezaleok,

Saiatu naiz calibre hori taldearen proiektuen artean txertatzen [1]. Sortu
dut wikian orria [2] eta eta Asierren aholkuari jarraitzeko asmoa banuen
ere,  "Beste batzuk" atala ahalik eta gutxien erabiltzeko aholku ona
iruditzen zait-eta;  "Beste batzuk" atalean kokatu dut baina.

Berehala ikusiko duzue akats batzuk itzuri zaizkidala. Barkamenak aurretik
eta zuzendu mesedez.

calibren ia astero agertzen dira kate berriak. Saiatzen naiz itzulpena azkar
egiten eta saiatzen segitzeko asmoarekin nauzue.

[1] http://librezale.org/wiki/Beste_batzuk calibre_logoa Wikimedia Commonsen
erraz topatu dut. Ez dut wikiren gune honetan behar bezala txertatzen
asmatu.
[2] http://librezale.org/wiki/Calibre *Arduraduna(k):* calibre euskaratzea
bururatu zitzaidanean sortzaile nagusiarekin jarri nintzen harremanetan.
Honek, azalpenik gabe, Launchpadera bideratu ninduen. Han Bingen Markes
izeneko lekeitiarra hortxe ari zela ikusi nuen. Bingenek bere kokapen mapa
erakusten zuen baina e-posta helbiderik ez...
Arduradun rola neure gain hartzeko arazorik ez nuke izango baina
Launchpadera zuzenean bideratzeko esteka bat ezartzen saiatu naiz eta https
horrekin asmatu ez. Zuzendu hau guzti hau ere, mesedez, Librezalen antzeko
kasuetan egin den moduan.


-- 
Gorka Azk.
*** ***
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.org/pipermail/librezale/attachments/20101115/b552a060/attachment.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago