[Librezale] WordPress 3.0ren lokalizazioa eguneratu behar
Julen
julenx a bildua gmail.com
As, Maiatza 4, 17:22:04, CEST 2010
Aupa!
WordPressen 3.0 bertsioa badator, data zehatzik ez badago ere orain
maiatzean kaleratzekoa da[1].
Aldaketa dezente daude bertsio honetan, lehenetsitako itxura berria
dago, itxuren kudeaketarako aukerak gehitu dira eta batez ere aldaketa
nabarmenena WPMU (Multi User) orain WPren parte izatera pasa dela da.
Eta lokalizazioa ere eguneratzeko daukagu. Aldaketa dexente direnez,
lana bestetan baino handiagoa aurreikusten da. WP 2.9ko itzulpena
erabiliz 3.0ko txantiloira eguneratu eta gero, hau da egoera:
type strings words (source) words (translation)
translated: 2568 ( 72%) 14719 ( 64%) 12741
fuzzy: 636 ( 18%) 4121 ( 18%) n/a
untranslated: 326 ( 9%) 3945 ( 17%) n/a
Total: 3530 22785 12741
Hitzen %35 bat osatu gabe daude, 8000 bat hitz guztira (ia-ia 1000
itzulpen-unitate).
Pootle zerbitzarian igo dut fitxategia[2] nahi duenak bere laguntzatxoa
eman eta denon artean osatzen joateko. Inork idazketarako baimenik behar
balu, eskatu lasai.
Ezin da aurreikusi WP 3.0 ofiziala kaleratzen denerako hau prest izango
dugun edo ez, lokalizazioa osatzeaz gain probatu ere egin behar delako.
Geroz eta jende gehiago, orduan eta arinago. Animatu!
Julen.
[1] http://codex.wordpress.org/Version_3.0
[2]
http://librezale.org:8080/eu/wordpress/wordpress3.0.po?translate=1&fuzzy=1&untranslated=1&editing=1
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago