[Librezale] Librezale Mezu-Bilduma, 44 bilduma, 3. zenbakia

Gorka Azkarate gorkaazkarate a bildua gmail.com
As, Maiatza 4, 18:20:00, CEST 2010


>(...) baina, proposatzen dut, *wiki hitzaldia* prestatu dezagun denon
artean.
>mezuaren eskema bat, gure iritzi kolektiboa software librea eta euskararen
>gainean... ideia nagusi batzuk (...)

 Patxi Gaztelumendik bota dituen proposamenak oso interesgarriak iruditu
zaizkit. *Txotxware librearena* ez dut oraingoz komentatuko (ideia bikaina
iruditu zaidala, besterik gabe ;-) baina *wiki-hitzaldia*rena ere oso ideia
ona iruditu zait. Wiki batean librezaleen iritziak labur batzen saiatzea,
berez, oso proiektu interesgarria iruditu zait.


   1.

   Eskema egiten hasi baino lehenago baten batek *wiki bat zabaldu* eta
   zerbitzari batean eskaini beharko du. Badaude librezale zerrendan hori
   (erraz) egiteko gai diren batzuk, nik nekez. (Nik horrelakoetan oraindik ere
   *wikispaces* erabiltzen duten horietakoa nauzue).

   2.

   Testuaren nondik norakoak adostu beharko lirateke. Hitzaldiaren izenburua
   baldin bada *Software librea eta euskara *hitzaldi horrek iradoki digun
   legez,  *izenburua jarrita*. Zailena eginda ;-) Azpi-izenburuan Patxiren
   *Txotxware* hori erabil daiteke, librezale parte hartzaileen motibazioa
   sustatzeko. Edo sortu aditzatik *sorwarea; **Sor eta gor*,
   administrazioak kontu hauetan sor?)

   3.

   Kontuari buruzko informazio gehien daukazuenok testuaren nondik norakoak
   mugatu beharko dizkiguzue. Zenbat denboratan irakurtzeko moduko testua
   beharko, 30 min. -edo? Zein da gure entzuleria? Nolakoak dira? Nortzuk dira?
   Gure mezua nori helarazteko idatziko dugu? Administrazioari helarazteko?
   Hedabideei?

   4.

   Aurrekoa garbi edo daukagunean, *hasierako eskema* egiten has gaitezke...



   -

            Librezale taldearen aurkezpentxoa (eta testu-irakurle(ar)en
            aurkezpentxoa)

            -

            Software librea eta administrazioa. (Zenbat diru ematen zaio MS
            enpresa lagunari? Badago benetan alternatibarik?)

            -

            Software librea eta enpresa. (Zer ari da enpresetan gertatzen?
            Zer egiten duten Google, IBM bezalako enpresetan?
Arrasateko kooperatibetan?
            Enpresa txikietan? Hedabideetan? Zergatik?

            -

            Software librea eta hezkuntza. Itunpekoetan? Publikoan?
            Esperientzia eredugarririk? Non gaude? Nora goaz?

            -

            Software librea eta
aisialdia<http://zuzeu.com/2010/05/02/gazteak-ez-dira-libertitzen-euskararekin-sarean/>
            .


 > Bai, ni mahainguru / hitzaldi horretara joateko prest agertu nintzen /
> nago / naiz...

 Nik ez dut nire burua mahai inguru horretan hizlari ikusten, baina entzule
ona izateko eta buruarekin baiezko keinuak egiteko prest joateko nauzue.
Hantxe egongo naiz azken orduko oztoporik ezean. (Eta *wiki-hitzaldia
*editatzen
hasten bagara zertxobait idatziko dut nik ere).

 >>>Nik ezin dut. Aita izan berri naiz eta nahiko daukat daukanarekin :-)

 Bejoindeizula Txopi!!! Bai horixe, nahikoa eta soberan izango duzu!!! Zorte
on!
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20100504/eb8f54cf/attachment-0001.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago