[Librezale] Vlc

Ander Elortondo ander a bildua debagoiena.net
Ast, Mar 4, 11:16:12, CET 2010


Aupa Aritz!

   Lehenik eta behin ongi etorri.
hune honetan ni nauk VLC arduraduna, umezurtz baitzegoen proiektua. Egia 
esan orain ere hala dago, nik ez diot jarraipenik ematen eta.

VLC euskaraketaren ardura hartzeko prest bazaude, nik VLCko lokalizazio 
arduradunari idatziko diot zuk arduradun izendatuz eta gero euskaratze 
lanari ekitea izango litzateke. Lokalizazio arduradun izaterakoan, VLC 
lokalizazio posta zerrendan alta emango dizute eta aldaketen berri 
jasoko duzu.

Euskaratze lana  lokalean edo librezaleko pootle bitartez egin dezakezu. 
Bakarrik aritu behar bazara, hobe da lokalean egitea lana.

Beti izango gaituzu edozein zalantza argitzeko prest.

aurrea egin nahi baduzu, asko poztuko ginateke, animo!

Ander.


03/03/2010 18:57(e)an, aritz erkiaga(e)k idatzi zuen:
> Kaixo librezaleok!
>
> Nire izena aritz da eta 23 urteko gazte bat naiz. Horain dela denbora 
> dexente ezagutu nuen librezale proiektua (informatika ikasten nengoen 
> garaian) baina aspaldian kontaktua galdua neukan. Atzo "zabaldu" 
> webgunean webgune berria atera zenutela ikusi eta berriz begirada bat 
> ematea erabaki nuen. Konturatu naiz VLC proiektuaren euskaratzea 
> geratuta dagoela eta kontuan hartuta ni programa honen erabiltzaile 
> amorratua naizela, laguntza ematea idea ona izan daitekeela pentsatu dut.
>
> Lenengo pausua posta zerrenda honetan idaztea irakurri dut, baina 
> hemendik aurrera zer?? Ba horixe, aber laguntzen badidazue lehenengoko 
> pauso hauek ematen...
>
> Besterik gabe,
> Aritz
>
> ------------------------------------------------------------------------
> ¡Sube tus fotos de forma sencilla! Es muy fácil <http://photos.live.com/>
>
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://www.mundurat.net/mailman/listinfo/librezale
>    

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20100304/f366a780/attachment-0001.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago