[Librezale] Mozilla Summit 2010

Julen julenx a bildua gmail.com
Iga, Eka 13, 11:53:00, CEST 2010


(Interes orokorrekoa delakoan, mezua bi zerrendetara doa)

Aupa,

Duela pare bat urte bezala[1], Mozillak bi urtez behin antolatzen duen 
nazioarteko Summit-era joateko gonbidapena jaso dut euskarazko 
lokalizazioaren arduradun bezela.

Edizio hau, aurrekoa bezala, Whistler-en (Kanada) ospatuko da, 
uztailaren 7tik 9ra; bi egun motzagoa da aurtengo ekitaldia beraz.

Norbaitek han zerbait komentatzea, gai jakinen baten gainean informatzea 
beharrezkoa dela ikusiz gero, lasai esan dezala. Nire partez, egin 
dezakedan gutxiengoa hango berri ematea da.

Argibide gehiago eta informazio osoa:
https://wiki.mozilla.org/Summit2010

Ondo segi!
Julen.

[1] http://www.mundurat.net/pipermail/librezale/2008-June/001890.html



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago