[Librezale] Proiektuen fitxetarako txantiloia

Julen julenx a bildua gmail.com
Iga, Urt 31, 20:11:23, CET 2010


lr., 2010.eko urtren 30a 23:35(e)an, Ibai Oihanguren(e)k idatzi zuen:
> al., 2010.eko urtren 25a 18:37(e)an, Julen(e)k idatzi zuen:
>> ig., 2010.eko urtren 24a 17:29(e)an, Ibai Oihanguren(e)k idatzi zuen:
>>> Ikusi dut antza denek proiektuen txantiloitik ezin direla <p> etiketak
>>> kendu, beraz CSSa aldatu dut berriro, hauen margin eta padding
>>> propietateak 0an uzteko. Gainera, aurrekoan konturatu gabe semaforoak
>>> zentratzen dituen agindua kendu nuen. Hemen berria:
>>
>> Aplikatu dut CSSa baina gauzak desitxuratzen ditu :S Atzera aurretik
>> zegoena utzi dut momentuz.
>>
>> Oker ez banago zabalerako pixeletan pasa zara eta salto egiten du
>> edukiak hurrengo lerrora, bai proiektuen txantiloian eta baita
>> metaproiektuenean ere.
>>
>> Proiektuetarako 900px erabil daitezke (edukiaren zatiaren %100a).
>> Metaproiektuetarako 235px jarri nituen, gutxi gorabeherako bat
>> kalkulatuta, zabaldu daiteke nahi izanez gero.
>>
>> Berriro begiratzerik badaukazu?
>>
>> Julen.
>
> Egin dizkiot aldaketak proiektu-kutxaren CSSari eta proiektu guztiak
> begiratu ditut ondo erakusten direla frogatzeko. Arazoren bat badago,
> bidaliko didazu pantaila-argazki bat konpontzen saiatzeko?
>
> Kutxako argazkiaren tamaina 180x135px-ekoa izan beharko litzake, baina
> proiektu batzuetan irudi txikiagoak daude. Bestela dena ondo dago.

Aplikatu ditut aldaketak eta ez dirudi arazorik dagoenik. Eskerrik asko 
lan hau hartzeagatik! :)

Julen.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago