[Librezale] Proiektuen fitxetarako txantiloia, HTML5 eta bideoak
Julen
julenx a bildua gmail.com
As, Urt 26, 20:28:15, CET 2010
ar., 2010.eko urtren 26a 16:05(e)an, assar(e)k idatzi zuen:
> al., 2010.eko urtren 25a 23:26(e)an, Ibai Oihanguren(e)k idatzi zuen:
>> al., 2010.eko urtren 25a 23:07(e)an, Mikel Iturbe(e)k idatzi zuen:
>>> Julen<julenx a bildua gmail.com <mailto:julenx a bildua gmail.com>> igorleak hau idatzi
>>> zuen (2010eko urtren 25a 22:55):
>>>
>>> Leno akordatu naiz: eta Wikimedia Commons erabiliz gero?
>>> Theoraren alde ari dira lanean eta horko bideoak gure gunean ez
>>> ezik Wikipedian ere erabil daitezke. Zuzenean bertako
>>> fitxategietara lotzeko aukera badago?
>>>
>>>
>>> Bai, aukera hori badago, Commons-en bertan adierazten den [1] bezala,
>>> eta bertan irudiei erreferentzia egiten dien arren, ez dut uste
>>> arazorik egongo litzatekeenik beste eduki multimediekin. Irudien
>>> kasuan, gainera, hotlinking egitea baimenduta -eta bultzatuta- dago,
>>> albisteetarako agian erabilgarria izan daitekeelarik (bide batez,
>>> euskarazko wikipediako SLri buruzko artikuluetan, bertsio
>>> lokalizatuak argazkietan jarri ahalko lirateke).
>>>
>>> mikel
>>>
>>> [1]
>>> http://commons.wikimedia.org/wiki/Commons:Reusing_content_outside_Wikimedia#Own_MediaWiki_installation
>>>
>>>
>>>
>>
>> Orduan perfekto. Ez nekien Wikimedia Commons-en bideoak zeudenik.
>
> Ni ados Commons-en aukerarekin.
>
> Zuzenean txerta daitezke Commons-eko bideoak gure MediaWikin, ala
> zerbait instalatu behar da? Hori begiratu behar da.
Gehitu dut Commons-eko fitxategiak zuzenean erabiltzeko aukera,
Euskarazko Wikipedian bezala funtzionatzen du orain :)
Bideoak bistaratzeko ordea gehigarri bat behar da, Commons-en (eta baita
Wikipedian ere) OggHandler[1] erabiltzen dute eta zuzenean
[[Irudi:Fitxategia.ogg]] jarrita nahikoa da bideoak txertatzeko.
Gehigarriak ffmpeg eskatzen du, dirudienez bideoen iruditxoak sortzeko.
Mikel, instala daiteke ffmpeg zerbitzarian?
Julen.
[1] http://www.mediawiki.org/wiki/Extension:OggHandler
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago