[Librezale] Beste proiektu batzuk?
Ander Elortondo
ander a bildua elortondo.net
As, Urt 26, 17:44:31, CET 2010
ar., 2010.eko urtren 26a 16:13(e)an, assar(e)k idatzi zuen:
> Galdera bat: orain Librezaleren webgunean dauzkagun proiektuez gain,
> ba al dago beste aplikazioren bat oraindik euskaratu gabe dagoena eta
> euskaraz egotea estrategikotzat hartzen duguna?
>
> Ez al dugu noizbait horri buruz hitz egin? Zerrenda bat egin dezakegu
> agian eta wikian jarri, gure ustez euskaraz egotea garrantzitsuak
> diren aplikazioak, nahiz eta gero beharbada guk ez eduki horiek
> itzultzeko indarrik.
>
Arrasate Euskaldun Dezagun elkarteko idakari izan nintzen garaian
(badira 10 urte) kontabilitatea euskaraz eramateko programa
euskalduntzen saiatu ginen topaguneaz batera. Garai hartan software
librea zer zenik ere ez....
Proiektuak porrot egin zuen eta gerora enpresak euskalduntzea era
profesionalean etorri denean (Emun, Elhuyar, Artez...) beti harri
berdinean egiten dute talka, kudeaketa eta kontabilitatea.
Udazkenean operERP ezagutzeko aukera izan dut, enpresa orokorrean
kudeatzeko programa da, modularra, ahaltsua, egokia enpresa txiki eta
ertainentzat, benetako lizentzia libreaz (openBravo bezalako lizentzia
bikoitz gabe).
ERP bat da, ez da tux-paint. Instalazio, konfiguraziorako aholkularitza
gomendagarria da. Aholkulari, programa ondo ezagutzen duen edonor izan
daiteke, aholkulari freelance profesionalak (badaude euskal herrian) edo
denboraz eta dedikazioz programa ondo ezagutzera irizten den edonor.
Baina ez da jaitsi, instalatu eta badabilen programa sinple bat.
Kontabilitate modulua oso potentea du. Bai frantzia eta baita espainiako
legedira egokitua.
Horrelako programa bat euskaraz egotea erabat estrategikoa denez berau
euskalduntzeko saioa egin dut.
Elhuyar eta Emun euskalduntze planak egiten dituzten enpresekin egon naiz.
ERP hau instalatzen duen aholkulariaz egon naiz.
Mundukide GKEak instalatu du programa. Hare gehiago, software librea
denez, modulu pare bat egin dizkio. Bat oso interesgarria izan
daitekeena euskara elkarteentzat. (Kontabilitate analitiko bikoitza)
Mundukidek euskaraz lan egiten du eta euskaraz nahi du programa.
Topagunea, garaion eta Txatxilipurdi euskara elkartekoekin izan naiz,
eta interesa adierazi dute.
Batek baino gehiagok ikastolentzat egokia dela adierazi du. Oraingoz ez
naiz ikastolekin harremanetan jarri, denbora egongo da gero ere
euskalduntzea lortzen dugunean.
Elhuyar prest agertu da itzulpena egiteko, proiektua oso handia denez
finantzaketa nahi da.
Aurkezpen bat prestatu dugu eta Jaurlaritzan aurkeztekoak gara ea
itzulpena finantzatzen duten.
hona hemen librezale honen ekimena, zuek nahi baduzue, ekimen hau
librezalek bultzatua bezala aurkeztu dezaket.
loturak:
http://openerp.com/
http://www.aulaerp.com/
http://www.openerpsite.com/
Etxeko kontabilitateari dagokionez oker ez banago, gure mikel dago
gnucash proiektuko arduradun. Itzulpena zaharkitua dago, baina interesik
badago eta mikelek nahi badu.....
Nik konpromisua dudan aurrekoak amaitu arte ezin naiz berriekin hasi,
gero beharbada.....
> Adibidez, ba al dago bideo editorerik euskaraz? Nik beste egunean
> OpenShot[1] deskargatu nuen bideo bat mozteko eta orduan konturatu
> nintzen nik dakidala ez dagoela horrelakorik euskaraz, eta bideoaren
> kontuak gero eta garrantzi gehiago duela.
>
Nola dago pitivi? gnome proiektukoa da eta badirudi ubuntuk sartuko
duela udaberrian. Euskaratua dago?
http://www.pitivi.org/
> Asier.
>
> [1]http://www.openshotvideo.com/
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://www.mundurat.net/mailman/listinfo/librezale
>
Izan libre izan euskaldun!
Ander.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago