[Librezale] Beste proiektu batzuk?

assar asarasua a bildua telefonica.net
As, Urt 26, 16:13:25, CET 2010


Galdera bat: orain Librezaleren webgunean dauzkagun proiektuez gain, ba 
al dago beste aplikazioren bat oraindik euskaratu gabe dagoena eta 
euskaraz egotea estrategikotzat hartzen duguna?

Ez al dugu noizbait horri buruz hitz egin? Zerrenda bat egin dezakegu 
agian eta wikian jarri, gure ustez euskaraz egotea garrantzitsuak diren 
aplikazioak, nahiz eta gero beharbada guk ez eduki horiek itzultzeko 
indarrik.

Adibidez, ba al dago bideo editorerik euskaraz? Nik beste egunean 
OpenShot[1] deskargatu nuen bideo bat mozteko eta orduan konturatu 
nintzen nik dakidala ez dagoela horrelakorik euskaraz, eta bideoaren 
kontuak gero eta garrantzi gehiago duela.

Asier.

[1]http://www.openshotvideo.com/



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago