[Librezale] Proiektuen fitxetarako txantiloia

Ibai Oihanguren ibai a bildua oihanguren.com
Lar, Urt 23, 15:07:22, CET 2010


or., 2010.eko urtren 22a 16:46(e)an, Julen(e)k idatzi zuen:
> og., 2010.eko urtren 21a 17:41(e)an, Julen(e)k idatzi zuen:
>> Aupa !!
>>
>> Proiektuen oinarrizko informazioa biltzeko fitxa baten txantiloia sortu
>> dut[1]; adibide gisa Firefox proiektuaren orria[2] ikus dezakezue.
>>
>> Pentsatzen ari nintzen fitxa hori edukian zentratuta jartzea[3], baina
>> eskuineko proiektuen taularekin kargatuegi geratzen dela iruditu zait.
>> Orduan, zer iruditzen eskuineko taula Wikipedian jartzen diren taulen[4]
>> antzeko itxura horizontalera moldatuko bagenu eta artikuluen bukaeran
>> jarri?
>>
>> Proposamen bat besterik ez da, ea zer diozuen...
>
> Txantiloiari buelta pare bat gehiago eman dizkiot eta maketa 
> aberatsago bat lortu dut.
>
> Deskargatzeko aukerarekin:
> http://img97.imageshack.us/img97/2332/fitxadeskargak.png
>
> Deskargatzeko aukerarekin eta pantaila-argazkiarekin:
> http://img715.imageshack.us/img715/422/fitxadeskargakargazkia.png
>
> Ea ba zer diozuen, seguru nago asko hobetu dezakezuela :)
>
Oso ondo! Nik ere hori buruan eduki nuen, baina azkenean ez nuen ezer 
egin. Padding-a eta abar pixkat aldatuko nituzke agian, baina 
printzipioz perfekto!



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago