[Librezale] Proiektuen fitxetarako txantiloia

assar asarasua a bildua telefonica.net
Ast, Urt 21, 22:27:20, CET 2010


og., 2010.eko urtren 21a 22:13(e)an, Julen(e)k idatzi zuen:
> og., 2010.eko urtren 21a 22:07(e)an, Ibai Oihanguren(e)k idatzi zuen:
>> og., 2010.eko urtren 21a 22:02(e)an, Julen(e)k idatzi zuen:
>>> og., 2010.eko urtren 21a 21:53(e)an, Ibai Oihanguren(e)k idatzi zuen:
>>>>
>>>> (Nik dockyrekin egin dut froga, 64x64 pixeleko logoarekin, baina ez
>>>> dakit besteak ere neurri horretakoak diren. Iruditzen zait logo denek
>>>> dimentsio berdinak eduki beharko lituzketela, baina ez dakit hori
>>>> horrela den, edo lan asko duen...)
>>>
>>> Ez, gehienak 125x125 edo ingurukoak dira. Lan asko ere ez da logo
>>> guztiak neurri batera moldatzea, lan zikina, izatekotan... eta logo
>>> aproposak aurkitzea, noski!
>>>
>>> Proba gutxi batzuk egin eta segituan jarriko dut online moldaketa.
>>>
>> Bestela, logoak 125x125 tamainara (handiena hau dela suposatuz) aldatu
>> bitartean behintzat egin daitekeena da logo txikiagoak 125x125 irudi
>> batean zentratu. Ze zentratzea da arazoa. Eta logoak poliki-poliki
>> lortzen joan, proiektu gehienek SVG formatuan badaukatelako logo bat,
>> eta horrekin edozein tamainatakoa lor dezakegu.
>>
>> 125x125 izan behar bada logoen tamaina nik bialdutako estiloek
>> aldaketaren bat beharko dute.
>
> Aurretik eginda neukan kutxak gutxi gorabehera neurri hoiek zeuzkan 
> kontuan. Logoak ez dira horren gaizki ikusten orain (online dago 
> jada), baina akaso ikutu txikiren bat behar da.

Ni jadanik ari naiz logo batzuk aldatzen.

Gauza bat ikusi dut, kasuren batean testua gehiegi arrimatzen da 
eskuineko ertzera, adibidez:
http://wiki.librezale.org/wiki/Compiz

Firefoxen gertatzen zait, Chromium-en ez.

Asier.




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago